Florencio Ansoleaga kalea
Florencio Ansoleaga kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da.
![]() ![]() | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Izena
Izena Florencio Ansoleaga Elizondo (1846-1916) iruindar arkitekto eta arkeologoaren omenez darama.
Kokapena
San Frantzisko plazan hasi eta bere ibilbidearen azken zatian bihurgunea eginez San Saturnino kalean amaitzen da, zehazkiago, izen bereko San Saturnino elizaren alboan.
Bere ibilbidearen hasieraldean Campana kalearekin bat egiten du.
Kale Berriarekiko paraleloki doa.
Ondarea
Kale honetan honako eraikin nabarmenak daude:
- San Frantzisko plaza
- Nafarroako Comptos Ganbera
- San Filipe Neri kapera
- Francisco Seminario pasabidea
- San Saturnino eliza
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.