Florence Welch
Florence Leontine Mary Welch[1] (Londres, Ingalaterra; 1986ko abuztuaren 28a)[2][3] kantari eta konpositore britainiarra da, Florence and the Machine indie-rock musika-taldearen burua delako ezaguna. Florence and the Machinen debut albuma, Lung, 2009an kaleratu zen; 2010eko urtarrilaren 17an, albuma Erresuma Batuan maila gorenera iritsi zen, rankingean 28 astez jarraian egon ondoren. Lung-ek 2010eko album britainiar onenaren Brit saria irabazi zuen. Taldearen bigarren estudio-albuma, Ceremonials, 2011ko urrian argitaratua, Erresuma Batuan lehena izan zen, eta Estatu Batuetan seigarrena. Taldearen hirugarren albuma, How Big, How Blue, How Beautiful, kritika positiboekin hasi zen 2015. urtean, eta Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako zerrendetan buru izan zen.[4][5][6] High As Hope taldearen laugarren albuma 2018an kaleratu zuten.
Florence Welch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Florence Leontine Mary Welch |
Jaiotza | Camberwell, 1986ko abuztuaren 28a (37 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ama | Evelyn Welch |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alleyn's School (en) University of the Arts London (en) Camberwell College of Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea eta bateria-jotzailea |
Kidetza | Florence and the Machine |
Genero artistikoa | indie rock Indie popa |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Moshi Moshi Records Iamsound Records (en) Island Records Universal Republic Records Republic Records Virgin EMI Records (en) |
florenceandthemachine.net | |
2018an, Welchek Useless Magic izeneko liburua argitaratu zuen, Welchek idatzitako letra eta poema bilduma bat, ilustrazioekin.
Diskografia
Florence and the Machine-rekin
- 2009: Lungs
- 2011: Ceremonials
- 2015: How Big, How Blue, How Beautiful
- 2018: High As Hope
Beste artista batzuekin
Urtea | Izenburua | Artista | Albuma |
---|---|---|---|
2009 | "She's No Sense"
(Korista gisa) |
The Big Pink | Dominos (Singlea) |
2010 | "Here Lies Love" | David Byrne eta Fatboy Slim | Here Lies Love |
2012 | "Sweet Nothing" | Calvin Harris | 18 Months |
2013 | "I Come Apart" | ASAP Rocky | Long. Live. ASAP |
2016 | "Hey Girl" | Lady Gaga | Joanne |
2017 | "Wild Season" | Banks & Steelz | Anything but Words |
Erreferentziak
- (Ingelesez) Patterson, Sylvia. Behind the success of Florence and the Machine. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- (Ingelesez) «Florence And The Machine open Reading Festival with secret birthday gig | NME» NME Music News, Reviews, Videos, Galleries, Tickets and Blogs | NME.COM 2009-08-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- «Florence Welch news and features» Glamour UK (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- (Ingelesez) How Big, How Blue, How Beautiful by Florence + the Machine. (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- (Ingelesez) music, Guardian. (2015-06-08). «Florence + the Machine scores third No 1 album in the UK» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
- «Florence + the Machine Scores First No. 1 Album on Billboard 200 Chart» Billboard 2015-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).