Floren Nazabal
Floren Nazabal Leiza (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1969ko uztailaren 14a) nafar aizkolaria da.
Floren Nazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Etxarri Aranatz, 1969ko uztailaren 14a (54 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria |
Bizitza
Floren Nazabal Etxarri Aranatzen jaio zen, 1969ko uztailaren 14an. Juan Mari aita, eta osabak ere, aizkolariak zirenez gero, txikitatik sortu zitzaion aizkorarako zaletasuna. 12 urte besterik ez zuela egin zuen bere lehenbiziko plaza, Iruñeko Sanduzelai auzoan. 14 urterekin, anaiarekin batera, Euskadiko gazte mailako Txapelketa irabazi zuen.[1] Bost urte geroago bigarren mailako txapela jantzi zuen. Bederatzi aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa, 6 aldiz Euskal Herrikoa eta 9 aldiz Donostiako Urrezko Kopa. 2005eko Munduko Txapelketan ere nagusitu zen, Joxe Mari Olasagasti lagun zuela, Australia, Zeelanda Berria eta AEBko bikoteen aurka.[2]
Sari garrantzitsuenak
- Munduko Txapelketa 2005ean Olasagastirekin batera.
- Euskadiko Txapelketa (6): 2002, 2004, 2007, 2008, 2009, 2012
- Gazte mailakoa (5): 1984, 1985, 1986, 1987, 1988
- Bigarren mailakoa (1): 1988
- Nafarroako Txapelketa (9): 2001, 2002, 2007, 2008, 2009, 2010, 2012, 2013, 2014.[3]
- Donostiako Urrezko Kopa (9): 2004, 2005, 2006, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014
- Urrezko Aizkora (8): 2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2012, 2013.[4]
- Binakakoa (3): Joxemiel Peñagarikano (2001), Juan Jose Erdozia (2005) eta Juan Jose Lopezekin (2007).[5]
- Ramon Latasa saria (2): 2010, 2013
Erreferentziak
- Gallo San Roman, Oihana Floren Nazabal: Kolpez kolpe, guaixe.net
- Donostia, apusturako gune garrantzitsua, Mugi. euskaraz.net
- Nazabal suma su noveno título navarro, noticiasdegipuzkoa.com
- Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga 2013, egursport.com
- Espelosin, Antton (2009) Aizkora apostuak eta txapelketak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.