Floren Aoiz

Floren Aoiz Monreal[1] (Tafalla, Nafarroa Garaia, 1966ko apirilaren 2a) ezker abertzaleko politikaria, idazlea eta iruzkingilea da.

Floren Aoiz

Nafarroako parlamentari

1995eko ekainaren 24a - 1999ko ekainaren 25a - Pedro Romeo
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia
Bizitza
JaiotzaTafalla, 1966ko apirilaren 2a (57 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Inguma: floren-aoiz-monreal

Politikan gazte sartuta, Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuan Herri Batasunaren ordezkari izan zen 1987tik 1997ra bitartean. Herri Batasuneko mahaikidea eta Jon Idigorasekin batera bozeramailea 1992z geroztik. Nafarroa Garaian HBren antolakuntzaren arduraduna ere izan zen.

1997ko abenduan, Espainiako Auzitegi Gorenak 7 urteko espetxealdia ezarri zion, HBren beste mahaikideekin batera, ETArekin kooperatzea leporatuta. Izan ere, HBk ETAren bideo bat jarri zuen hauteskunde-propagandan. Aoiz eta gainerako mahaikideak kartzelan izan zituzten 1999ko uztaileraino, hau da, Espainiako Konstituzio Auzitegiak alderdiak jarritako helegiteak onartu zuen arte. Aske utzi ondoren, HBra itzuli zen, baina oraingo honetan hain kargu nabarmenetan aritu gabe.

Baltasar Garzonek, talde armatuko kidea izatea egotzi zion 2002an, beste 21 mahaikide ohi edo une horretako mahaikiderekin batera.

2007an, Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamenturako hauteskundeetan, Pernando Barrena buru zuen Abertzale Sozialisten zerrendan agertu zen, nahiz eta atzera samarreko postu batean (29.ean). Edonola ere, azkenean Auzitegi Gorenak deuseztatu zuen zerrenda hori.

Hainbat liburu idatzi ditu, Nafarroako historiari eta Euskal Herriko gatazkari buruz. Garan zutabegilea da, eta Euskadi Irratian iruzkingilea. Egun Iratzar Fundazioko zuzendaria da.

Liburuak

  • La vieja herida. De la conquista española al Amejoramiento Foral (Txalaparta, 2002).
  • El jarrón roto: la transición en Navarra: una cuestión de Estado (Txalaparta, 2005).
  • Más allá de 1512: memoria, política y hegemonía (Txalaparta, 2012).

Erreferentziak

  1. Aoiz abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Aoitz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.