Florbela Espanca
Florbela Espanca (floɾˈbɛlɐ (ɨ)ʃˈpɐ̃kɐg ahoskatua; Flor Bela d'Alma da Conceição jaioa, (Vila Viçosa, Portugal; 1894ko abenduaren 8a - Matosinhos, Portugal; 1930ko abenduaren 8a) portugaldar idazlea izan zen.
Florbela Espanca | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Flor Bela Lobo |
Jaiotza | Vila Viçosa, 1894ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Matosinhos, 1930eko abenduaren 8a (36 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lisboako Unibertsitateko Zuzenbide fakultatea |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Izengoitia(k) | Florbela Espanca |
Portugalgo mugimendu feministaren aitzindari, bizitza zakar eta lasaia izan zuen, bere sufrimendu intimoak kalitate goreneko poesia bihurtuz, erotismoz eta feminitatez kargatuta.
Antónia de Conceição Lobo eta João Maria Espancaren alaba zen. Aitak ez zuen alaba gisa aitortu. Dena den, 1908an Antónia hil ondoren, João eta bere emazte Maria Espancak neskatoa zaindu zuten. Aitak aitatasuna Florbela hil eta handik urte batzuetara onartu zuen. Florbela Espancak A Vida ea Morte izeneko lehen poema idatzi zuen. 1913an, bere urtebetetze egunean, Alberto Moutinhorekin ezkondu zen. 1917an, literatura ikastaro bat egin zuen, eta ondoren gero Zuzenbidean matrikulatu zen. Lisboako Unibertsitatean matrikula hau egin zuen lehen emakumea izan zen.
1919an Livro de Mágoas argitaratu zuen urtean, nahigabeko abortu bat izan zuen. Momentu honetan Florbela buruko nahasmen sintoma larriak izaten hasi zen. 1921ean Alberto Moutinhorengandik banandu zen, eta ondorioz orduko gizarte aurreiritziei aurre egin behar izan zien. Hurrengo urtean, bigarren aldiz ezkondu zen António Guimarãesekin.
1923an Sóror Saudade liburua argitaratu zuen. Florbelak beste abortu bat izan zuen, eta senarrak dibortzioa eskatu zion.
1925ean hirugarren aldiz ezkondu zen Mário Lagerekin. Florberaren anaia Apeles hegazkin istrupu batean hil zen garai hartan, eta heriotza honek larriki eragin zion. Bizipen hauek jasotzeko As Máscaras do Destinok liburua idatzi zuen.
Bere buruaz beste egiten bi aldiz ahalegindu zen, 1930eko urrian eta azaroan, Charneca em Flor bere maisulanak argitaratu behar zuenean. Gertaera hauek argitarapena atzeratu zuten.
Biriketako edema diagnostikoa jaso ondoren bere buruaz beste egin zuen bere urtebetetze egunean, 1930eko abenduaren 8an. Hil ondoren, 1931ko urtarrilean Charneca em Flor liburua argitaratu zen.