Flora Brovina
Flora Brovina (Skenderaj, Kosovo, 1949ko irailaren 30a) albano-kosovar poeta, pediatra eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da. Skenderaj hirian jaio bazen ere, Pristinan hazi zen. Hantxe eskolaratu ez ezik, medikuntza ikasketak ere hasi zituen. Unibertsitate ikasketak Zagreben amaitu zituen, pediatrian espezializatuz. Ondoren Kosovora itzuli eta kazetari-lanak egin zituen aldi batez albanierazko Rilindja egunkarian. Handik gutxira, osasungintzara itzuli zen Pristinako Ospitale Orokorreko pediatria sailean lan egiteko.
Flora Brovina | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Skenderaj (en) , 1949ko irailaren 30a (74 urte) |
Herrialdea | Kosovo |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | albaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, aktibista, poeta, idazlea, politikaria eta pediatra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kosovoko Alderdi Demokratikoa |
Kosovo herrialde burujabe gisa aitortu ondoren, Flora Brovina Kosovoko presidentetzarako aurkeztu zen Kosovoko Alderdi Demokratikoaren hautes-zerrendan.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.