Flor de Torres Porras

Flor de Torres Porras (Almeria ,1961) genero-indarkeriaren aurkako almeriar fiskala eta ikertzailea da, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunean erreferentea.[1]

Flor de Torres Porras

Bizitza
JaiotzaAlmería, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfiskala eta ikertzailea
Flor de Torres Porras domina jasotzen, Andaluzia 2014.02.28

Biografia

De Torres Zuzenbideko lizentziaduna da Granadako Unibertsitatean, eta bere ibilbide profesional osoan emakumearen eskubideen alde lan egin du.

Lan ibilbidea

1984an abokatu lanetan aritu zen, baina hiru urtez baino ez, 1987an Malagako Fiskaltza Probintzialean fiskal-lanpostua lortu zuen arte.[2] Geroago, 2004an, Emakumearen aurkako Indarkeriaren Fiskal Delegatu hautatu zuten, eta 2010etik aurrera Andaluziako fiskal delegatua, emakumearen aurkako indarkeriari eta genero-bereizkeriari buruzkoa.[1]

Emakumearen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten ikerketa proiektuetan parte hartzen du, Malagako Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Departamentuko irakasle ohorezko gisa.[3] Emakumearen aurkako eta berdintasunaren aldeko nazioarteko hainbat proiekturekin ere lankidetzan aritu da.[4] Haren lana aintzatetsi egiten da, halaber, arlo horretan eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen zaien laguntzan zenbait aipamen eginez.[2][4]

Flor De Torres gainerako profesionalak ez bezalako fiskala da, jendaurrean jartzen delako. Justizia emateaz gain, bere eginkizunen artean gizartea eta profesionalak sentsibilizatzea ere garrantzitsua dela uste du.[3][5] Era berean, 2021eko martxoaren 8ko ospakizun-ekitaldien barruan eta webinar baten bidez, Auzitegi Gorenaren epaiei buruzko azterketa bat egin zuen. Epai horiek emakumearen aurkako indarkeriari buruzko antzeko arazo juridikoak konpontzeko jarraibideak sortzen dituzte, eta emakumearen aurkako indarkeria-delituetan irizpideak ezarri eta finkatzen dituzte.[6] 2022an, Emakumeen Mutilazio Genitala[7] erauzteko osasun arloko langileentzako protokoloa prestatzen parte hartu zuen. eta Andaluziako osasun-protokoloak, 2012tik.

Idatziak

Hainbat artikulu idatzi ditu liburuetarako, aldizkarietarakoedo egunkarietarako. Komunikabidetako Iritzi artikulugilea El País, Diario Sur, Miramar aldizkaria, La voz de Almería komunikabideetan. Aditu gisa parte hartu dutelebistako eta irratiko komunikabideetan, hala nola, Ser, Canal Sur, RNE...

Besteak beste:

  • Malagako Probintzia Auzitegiko Fiskaltza: Emakumeen aurkako Indarkeriaren Atala, 2006an egindako Etxeko eta Generoko Indarkeriari buruzko II. Kongresuan.
  • Las mujeres sin miedo, Revista Universitaria de Cultura aldizkarian argitaratua.[8]
  • Víctima y agresor. Peculiaridades/ Biktima eta erasotzailea. Berezitasunak, Psikologia Sozialaren Aldizkarian argitaratua.[9]

Hitzaldi eta ikastaroak

Hitzaldiak eta ikastaroak ematen dizkie hainbat talderi: guardia zibila, abokatuak, medikuak, psikologoak, polizia nazionala, gizarte-lana, fiskaltza, botere judiziala, genero-indarkeriaren aurkako prestakuntzaren arloan.

Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Batzordeetan aditu gisa parte hartu du, Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Ituna egiteko (2017), Fiskaltzaren ordezkari gisa eta genero-indarkerian aditu gisa, baita Andaluziako Parlamentuan ere, Emakumearen aurkako indarkeriari buruzko Andaluziako Memoriak aurkezteko.

Sariak eta aintzatespenak

  • 2011n, Andaluziako Emakumearen Institutuak emandako Meridiana saria.[1]
  • 2014. urtean Andaluziako Domina.[2][10]
  • 2014 Malagako Probintziako Urrezko Domina
  • 2015ean, Malagako Ateneoko Urrezko Domina
  • 2016an, Andaluziako Clara Campoamor saria
  • 2017an, PSOEk emandako Victoria Kent Saria.[11]
  • 2017an, Malagar Saria, Diario Sur-en
  • 2018an, Andaluziako Gobernuaren Ordezkaritzaren Menina Saria
  • 2019an, Etxeko eta Generoko Indarkeriaren aurkako Behatokiaren XV. Saria, Soledad Cazorla aipamen berezia, biktimen arreta eta babesa hobetzeko hartutako konpromisoagatik.[12]
  • 2019an, Malagako Abokatuen Elkargoaren ohorezko domina
  • 2021ean, Zaindari Zibilaren Ohorezko Gurutzea
  • 2022an, PSOEk berdintasunaren alde emandako Carme Chacón saria.[13] Marqués de Oliva Fundazioaren sari-deialdian Espainian eragin handiena duten 25 emakumeen artean dago.[14]

Erreferentziak

  1. «Flor de Torrres Porras. Medalla de Andalucía. Fiscal. Contra la Violencia de genero.» historiamujeres.es.
  2. «Flor de Torres Porras - Diputación de Málaga» www.malaga.es.
  3. Cenizo, Néstor. (2018-03-03). «Flor de Torres, fiscala contra la violencia machista más allá del estrado» ElDiario.es.
  4. Esteban, José Miguel Barjola, Irene Ruiz de Valbuena, Patricia. (2021-12-27). «Las mujeres del sector legal valoran el año 2021 (1)» Cinco Días.
  5. «Estepona acoge una jornada formativa liderada por la Fiscal Delegada de Andalucía de Violencia a la Mujer» Ayuntamiento de Estepona.
  6. «Webinar 8M con Flor de Torres: “La Fiscalía de Violencia sobre la Mujer apuesta por la Igualdad” - Fiscal.es» www.fiscal.es.
  7. PROCEDIMIENTO PREVENCION Y ACTUACIONANTELA MUTILACION GENITAL FEMENINA ENLAPROVINCIA DE MALAGA. .
  8. de Torres Porras, Flor. (2019). ««Las mujeres sin miedo» Nº. 22» Paradigma: revista universitaria de cultura,: págs. 82-86. ISSN 1885-7604..
  9. Valor-Segura, Inmaculada; Expósito, Francisca; Moya, Miguel. (2008-01). «Atribución del comportamiento del agresor y consejo a la víctima en un caso de violencia doméstica» Revista de Psicología Social 23 (2): 171–180.  doi:10.1174/021347408784135896. ISSN 0213-4748..
  10. «Flor de Torres Porras, una fiscal en defensa de la mujer / Biografía» elcorreoweb.es.
  11. «Flor de Torres, homenajeada con el XVII Premio Victoria Kent» andaluciainformacion.es.
  12. «Premio del Observatorio a Flor de Torres por mejorar la atención y la protección de las víctimas de violencia de género - Fiscal.es» www.fiscal.es.
  13. «El PSOE de Torrox entregará el premio Carme Chacón a la fiscal, Flor de Torres, y a la directora del IES Alfaguar, Rosa Torres» AxarquiaPlus 2022-03-22.
  14. Las 25 mujeres más influyentes de España en 2022 – Fundación Marqués de Oliva. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.