Floccularia luteovirens

Floccularia luteovirens Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna da, baina oso urria denez; babestu egin behar da.

Floccularia luteovirens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaFloccularia
Espeziea Floccularia luteovirens
Pouzar, 1957

Sinonimoa: Armillaria luteovirens.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 9 cm bitarteko diametrokoa. Lodia, mamitsua. Lehenbizi ia hemisferikoa, gero ganbila eta bukaeran laua, titirik gabea. Ertz erregularra eta biribilkatua. Hori-berde argi kolorekoa, gero biziagoa, hori-herdoil kolorea hartzen du igurztean. Azal lehorra, ezkatatsua eta ertzean errezel zurixkak utzitako hondakin oxkarratuekin.

Orriak: Nahiko estu, meheak, orritxo askorekin, itsatsiak edo ia libreak, oinaren inguruan eraztun formako eremu bat eratzen da, boli-hori kolorekoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa. Irmoa, betea, batzuetan oinarrian barnehutsa, zilindrikoa edo pixka bat loditua goialdean. Kolore zurikoa, haritsu-iletsua goialdean, hori-berdexka zikinez zikinduta beheko erdian. Eraztun errudimentarioa, errezel partzialak osatua, zati bat kapelaren ertzean geratzen da eta gainerakoa oinean, estaliaz eta ezkata txikiak eratuz.

Haragia: Oso lodia, zuri garbia erdian eta horia azalaren azpian. Usain leuna eta atsegina du.[2]

Etimologia: Armillaria terminoa latinetik dator, "arkulla" hitzetik, eskumuturrekoa esan nahi du. Eraztunagatik. Luteovirens epitetoa ere latinetik dator, horia esan nahi duen "luteus" hitzetik eta berdea esan nahi duen "virens" hitzetik. Bere kolore hori-berdeagatik.

Jangarritasuna

Ezezaguna, Espezie urria baita.[3]

Nahasketa arriskua

Hain ezaugarri bereziak dituelako nahastezina da.

Oharra: Espezie honek sailkapenean arazo asko sortu ditu, batzuentzat Cystoderma da, beste batzuentzat Amanita eta beste batzuek Tricholoma generoan sartu dute, etab.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberrian eta udazkenean, hostozabalen basoetan eta sastrakadiak dituzten larreetan.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Errusia.

Espeziearen egoera

Aranzadi Elkartearen arabera, Fomitopsis rosea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 227 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 57 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 284 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 162 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.