Flevopolder
Flevopolder, Herbehereetako Flevoland probintzian dagoen itsasoari irabazitako lurrez osatutako eremua da. Flevopolder bi polderrek osatzen dute, 1968an eraikitako hegoaldeko polderra (Zuidelijk) eta 1955 aurretik eraikitako ekialdeko polderra (Oostelijk). Beste polder batzuekin parekatuz gero, Flevopolder alde guztietaik urez inguratua dago, horregatik uharte artifizial bat dela esan liteke, eta maiz munduko uharte artifizial handiena dela ere baieztatzen da. Noordoostpolder eremuarekin batera Flevoland probintzia osatzen baitu.
Flevopolder | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | Polder eta Uharte artifizial |
Azalera | 970 km² |
Eponimoa | Lake Flevo (en) ![]() |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 52°30′N 5°28′E |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
![](../I/Panoramique-windfarm_flevoland.jpg.webp)
Izena
"Flevopolder" izena antzinako Flevo aintziratik datorkio, hura idortuaz ganaduarentzako lurrak lortzeko asmoz sortua izan baitzen. Gaur egun, Flevopolder antzinako Flevo aintzira zegoen zati handi batean kokatua dago.
Iturburuak
Flevopolder alde guztietaik urez inguratua dago, eta Ketelmeer, Vossemeer, Drontermeer, Veluwe, Wolderwijd, Nuldernauw, Nijkerkernauw, Eemmeer, Gooimeer, Markermeer, IJmeer eta IJsselmeer aintzirek bustitzen dute.