Fletch (filma)
Fletch, 1985eko Michael Ritchie estatubatuarrak zuzendutako neo-noir thriller komedia film bat da. Gregory Mcdonald idazlearen 1974ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Chevy Chase, Tim Matheson, Dana Wheeler-Nicholson, Geena Davis, Joe Don Baker eta Richard Libertini aktoreek antzeztu zuten.
Fletch (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1985 | |||
Izenburua | Fletch | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa, krimenezko filma, misteriozko zinema eta eleberri batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 94 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Fletch (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Santa Monica eta Utah | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Michael Ritchie | |||
Gidoigilea(k) | Andrew Bergman | |||
Antzezlea(k) | ||||
Chevy Chase Richard Libertini Geena Davis Tim Matheson M. Emmet Walsh George Wendt Kenneth Mars Kareem Abdul-Jabbar Joe Don Baker George Wyner Dana Wheeler-Nicholson (en) James Avery Tony Longo William Sanderson William Traylor Beau Starr (en) Bill Henderson | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Peter Douglas | |||
Konpainia ekoizlea | Universal Studios | |||
Edizioa | Richard A. Harris (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Harold Faltermeyer | |||
Argazki-zuzendaria | Fred Schuler (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Los Angeles | |||
| ||||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
Fletch Lives (1989) jarraipena izan zuen.
Argumentua
AEB, Los Angeles, aurreko arterarte, Fletch (Chevy Chase) egia, justizia eta lehiodun bulego baten alde borrokatzen zen kazetari horietako bat besterik ez zen. Baina droga-trafikatzaileen arrastoa jarraitzeko drogazalearen papera egitean gauzak aldatuko dira. Orduan Stanwyk ezagutuko du, hezurretako minbizia duela dioen Alan Stanwyk (Tim Matheson) enpresaburua ezagutuko du, hark bere sufrimendua eragozteko eta Gailek (Dana Wheeler-Nicholson) haren bizi-asegurua kobatzeko Fletchek hil dezan eskatuko dio. Stanwyk berau hil dezaten erailketa perfektua antolatu du: ustezko lapurreta, Jaguar autoa ihes egiteko eta Rio de Janeirorako hegaldi txartela... baina Fletcherentzat guzti honek itxura txarra dauka. Egia mila moduratar jakiten saiatzen den bitartean, Fletchek bere burua nola mehatxu, tirokatu eta atxilotzen duten ikusiko du. Eta hori berak lagundu bakarrik egin nahi zuela!
Aktoreak
- Chevy Chase: Irwin "Fletch" Fletcher
- Joe Don Baker: Karlin buruzagia
- Dana Wheeler-Nicholson: Gail Stanwyk
- Richard Libertini: Frank Walker
- Tim Matheson: Alan Stanwyk
- M. Emmet Walsh: Dolan doktorea
- George Wendt : Sam Lodikote
- Kenneth Mars: Stanton Boyd
- Geena Davis: Larry
- Bill Henderson: Hizlaria
- George Wyner: Marvin Gillet
- Larry "Flash" Jenkins: Gummy
- Ralph Seymour: Portuko drogazalea
Fletchen saskibaloi talde gogokoena den Los Angeles Lakersi buruzko aipamenak ere egiten dira, tartean talde horretako Kareem Abdul-Jabbar saskibaloi jokalaria eta Chick Hearn kirol esataria beren buruak antzeztuz agertzen dira.
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)