Fleissen kappa

Fleiss-en kappa, κ kappa hizki grekoaz irudikatzen dena, balorazio metodo edo epaile ezberdinen arteko adostasun mailarako neurria da, balorazioak era kualitatiboan zein kuantitatibo diskretuan izan daitezkeelarik. Cohenen kappa ez bezala, 2 epaile edo balorazio metodo baino gehiagotarako, erabil daiteke. Adibidez, epaile batzuek lanpostu baterako hautagai bati ezaugarri ezberdinei buruz baloratzen badute 1etik 5erako puntuazioak emanez, Fleissen kappak epaileen arteko adostasun maila neurtzen du. Neurketa gailu baten zehaztasuna neurtzeko ere erabil daiteke, une ezberdinetan elementu edo banako bati egindako neurketen arteko adostasuna aztertuz.

Fleissen kappa adierazleak zoriz itxaron daitekeen adostasun maila baztertuz neurtzen du adostasun maila. Honela kalkulatzen da:

(1)

Zatitzailean zoriz itxaron daitekeen adostasun maila ezabatu da. Zatikizunean berriz, balorazio ezberdinetarako adostasun maila azaltzen da, betiere zoriz itxaron daitekeen adostasun maila bazterturik.

Kalkulua

baloratutako banako edo elementuak dira. baloratu beharreko alderdiak edo aldagaiak dira. n epaile edo balorazio metodo kopurua da. i-garren elementua j-garren balorazio edo kategoriarako jasotako boto edo neurketa kopurua da.

Definitu behar dira , j-garren kategoriara bildutako elementuen proportzioa,

,

eta adierazpena, i-garren elementurako balorazio metodoek edo epaileek zenbateraino datozen bat ematen duena:

(3)

Azken adierazpen honen garapena egiteko, identitate hau erabili da: .

Aurreko bi adierazpenek ematen dituzten balioetan oinarrituz, hauek kalkulatu behar dira:

(4)

(5)

Adibidea

10 hautagai baloratu behar dituzte 14 epailek, 1etik 5erako eskala batean. Emaitzak ondoko taulan azaltzen dira.

12345
10000141.000
2026420.253
3003560.308
4039200.440
5228110.330
6770000.462
7326300.242
8253220.176
9652100.286
10022370.286
Guztira2028392132
0.1430.2000.2790.1500.229
Adibideko datuak eta kalkuluak

Adibidez, bigarren zutaberako,



Eta bigarren errenkadarako,



Taulan bertan azaltzen diren balio hauetan oinarrituz:




Eta azkenik, hau izango da Fleiss-en kappa:


Interpretazioa

Kategoria eta banako kopuruak kapparen emaitzan eragin nabarmena izan dezaketen arren (esaterako, kategoria kopuru txiki batek kapparen balioa igotzeko joera du), jarraian Fleissen kapparen emaitzaren interpretaziorako gida bat ematen da, oso subjektiboa dena:

Interpretazioa
< 0Adostasun eza
0.0 – 0.20Adostasun oso txikia
0.21 – 0.40Adostasun txikia
0.41 – 0.60Adostasun ertaina
0.61 – 0.80Adostasun handia
0.81 – 1.00Ia erabateko adostasuna

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.