Rufino (kontsula)

Rufino (latinez: Flavius Rufinus; Elusa, gaurko Eauze, c.335 - Konstantinopla, 395eko azaroaren 27a) erromatar politikaria izan zen. Akitaniako talde batek bultzaturik eta San Anbrosioren laguntzaz inperioaren zuzendaritzako bulegoetara iritsi zen. Magister officiorum izendatu zuten (388-390) eta Ekialdeko pretorioko prefektoa egin zuten 392an. Arriotarren aurkako ezespena bideratu zuen, eta asko aberastu zen egin zituen ondasun konfiskazioei esker. Zeregin garrantzitsua izan zuen San Anbrosio eta San Teodosioren arteko negoziazioetan. Estilicon-ek bultzatuta hil zuten.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.