Domitilla Nagusia
Flavia Domitilla edo Domitilla Nagusia (latinez, Flavia Domitilla Maior; 69 aurretik hil zena) f Vespasiano enperadorearen emaztea izan zen.[1]
Domitilla Nagusia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ferentium, I. mendea |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | I. mendea ( urte) |
Familia | |
Aita | Flavio Liberalis |
Ezkontidea(k) | Vespasiano |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Leinua | Flaviar leinu |
Jarduerak |
Bizitza
Flavia Domitila Sabrattha hirian jaio zen, kolono italiarren familia batean. Flavio Liberalisen alaba zen, kuestore baten eskriba zena eta jatorriz Ferentiumgoa.[1]
Vespasianorekin ezkondu aurretik Estatilio Kapela Afrikako probintziako ekite edo zaldunaren bikotekidea izan zen (hau ere Sabrathakoa zen) eta libertoa zela ere uertzen dute espezialistek.[1][2][3][4]
Vespasianorekin K.o. 37-39. urte artean ezkondu zen, Vespasianoren karrera senatorialaren garaian.[3] Hiru seme-alaba izan zituzten: Domitilla Gaztea, Tito eta Domiziano.[1]
Senarra enperadore bihurtu aurretik hil zen.[1] Hala ere, Vespasianok, enperadore zela, jainkotu egin zuela uste da, nahiz egile batzuek uste duten alaba dela jainkotu zuena (hura ere enperadore izan aurretik zendu zena).[5]
Zenbait txanpon gorde dira bere aurpegia edo bere alabarena daramatenak, Titoren garaikoak.[5][6] [7][8]
Erreferentziak
- Suetonio. «Vespasiano», 3.
- Barrett, Anthony A.. (2005). «Vespasian's Wife» Latomus 64 (2): 385–396. ISSN 0023-8856...
- La Monaca, Valeria. (2013). «Flavia Domitilla as "delicata": A new interpretation of Suetonius, Vesp. 3» Ancient Society 43: 191–212. ISSN 0066-1619..
- Ерitome de Caesaribus. X.1
- Wood, Susan. (2010). «Who Was Diva Domitilla? Some Thoughts on the Public Images of the Flavian Women» American Journal of Archaeology 114 (1): 45–57. ISSN 0002-9114...
- Domitillaren aurpegia duten txanponak. coinarchives.com.
- Vagi,, David (2016) Coinage and History of the Roman Empire. Routledge. ISBN 978-1-13597125-0
- Zissos, Andrew (2016), A Companion to the Flavian Age of Imperial Rome. John Wiley & Sons. ISBN 978-1-44433600-9), 135. or.