Flash (DC Comics)
Flash edo The Flash, euskaraz Dirdai, DC Comics komiki argitaletxearen hainbat superheroien izena da, eta Justiziaren Ligako kideetako bat. Gardner Fox eta Harry Lampertek sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Flash Comics komiki aldizkariaren 1. zenbakian agertu zen (1940ko urtarrila). Superheroi hau honako pertsonak hauek izan dira, Jay Garrick, Barry Allen, Wally West eta Bart Allen. Bere ikurra tximista da, jazkera gorria eta buruan bi hegal txiki ditu.
Flash (DC Comics) | |
---|---|
DC Unibertsoa | |
Fitxategi:Flash deploiement.jpg | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Gardner Fox (en) eta Harry Lampert (en) |
Ageri den obrak | ikusi
|
Lan eratorriak | |
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Rogues (en) , Amanda Waller (en) , Trickster (en) eta Double Down (en) |
dc.com… |
Bere ahalmenak superabiaduran oinarritzen dira: argiaren abiadura baina azkarrago korrika egiteko gaitasuna; osatze faktorea; gizakiazgaindiko erreflexuak, edozein erasoari oso modu eraginkor eta azkarrean erantzun diezaioke; dardar egin eta materia zeharkatu dezake; argiaren abiadura hartuz denboran bidaiatu dezake; bere eskuekin energia jaurti dezake; "Flash Denboran" sar daiteke, bere inguruko guztia kasik geldituaraziz, hori larrialdietan azkar mintzatu edo pentsatzeko erabiltzen du.