Flan

Flana edo budina esnez eta arrautza egosiz eginiko munduan postrerik ezagunetarikoa da. Latinoamerika eta Filipinetako postrea da. Osagaiak: Arrautza, esnea eta azukrea. Aukerakoak: kanela, bainila, limoia, laranja eta abar.

Flan
krema, bánh eta Pudin
Osagaiakarrautza, esnea eta azukrea
Historia
JatorriaFrantzia

Betiko flana

Osagaiak

  • 1/2 litro esne
  • 4 arrautza
  • 4 koilarakada azukre
  • Karamelu

Prestaketa

  1. Esnea, azukre eta arrautzak nahastu
  2. Bota nahastura karameluz estalitako moldeetara
  3. Labean 180C jarri marian, 50-55 minututan

Flan-express

Osagaiak

  • 1/2 litro esne
  • 4 arrautza
  • 4 koilarakada azukre
  • Karamelu

Prestaketa

  1. Esnea, azukre eta arrautzak nahastu
  2. Bota nahastura karameluz estalitako flan-ontzietara
  3. Presio-eltzean bota ura flan-ontzien heren bat ailegatu arte
  4. Presio-eltzean dauden flan-ontziak estali tapa edo aluminiozko paparrekin
  5. Presio-eltzea itxi eta berotan ipini.
  6. Presio-eltzea txistu egiten duenean gutxitu sua eta 8 minututan izan txistu egiten.
  7. Presio-eltzeko presio osoa kanporatu denean ireki daiteke tapa

Gazta-Flana

Osagaiak

  • 400 gr igurzteko gazta
  • 400 ml esnegain likidoa
  • 4 arrautza
  • Azukre ur baso handi bat

Prestaketa

  1. Dena nahastu, pasta homogeneoa geratu arte
  2. Karameluz estalitako moldeari bota nahastura
  3. Labean 180C jarri marian, 50-55 minututan
  4. Hozkailuan gau osoan hobeto

Ikus,Gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.