Rijeka
Rijeka (italieraz Fiume), Primorje-Gorski Kotar eskualdearen hiriburua da eta 128.735 biztanle ditu (hiri barrutian 213.842). Kroaziako itsas portu garrantzitsuena da eta, Zagreb eta Spliten ondoren, herrialdeko hirugarren hiri handiena.
Rijeka Rijeka Fiume Fiume Fiume | |||
---|---|---|---|
town in Croatia (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Kroazia | ||
Eskualdea | Primorje-Gorski Kotar | ||
Alkatea | Vojko Obersnel | ||
Izen ofiziala | Rijeka | ||
Jatorrizko izena | Rijeka Fiume Fiume | ||
Posta kodea | 51000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°20′N 14°26′E | ||
Azalera | 44 km² | ||
Altuera | 0 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 107.964 (2021eko abuztuaren 31) −20.660 (2011) | ||
Dentsitatea | 3.273 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 051 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Bitola, Faenza, Este, Genova, Rostock, Neuss, Ljubljana, Kawasaki, Jalta, Cetinje, Qingdao, Pittsburgh, Palermo, Metropolitan City of Genoa (en) , Gdańsk eta Burgas | ||
Matrikula | RI | ||
http://www.rijeka.hr/ |
Itsaso Adriatikoaren kostalean kokatuta, Rječina ibaia itsasoratzen da bertan.
Historia
Bi herri zeltaren aztarnak aurkitu dira, Tarsatica Rijekako muinoan eta Liburni itsasertzean. Erromatarrek Tarsatica municipium bihurtu zuten eta Flumen izena ezarri zioten. XIII mendeko dokumentuetan Flumen eta Rika izenak agertzen dira, biek ere "ibaia" esan nahi dute, nahiz eta izen ofiziala Flumen Sancti Viti izan.
V. mendetik aurrera, hainbat herriren eskuetan egon zen: ostrogodoak, bizantziarrak, lonbardoak, avaroak, frankoak, kroaziarrak eta hungariarrak izan ziren hiriaren jabe, baina 1466an Habsburgotarren esku geratu zen, 1870ean hungariarrei eskuetan utzi arte. Kroaziak Austria-Hungariako inperioan autonomia bazuen ere, hungariarrek zuzenean kontrolatuko zuten, inperioaren nazio arteko itsas portu bakarra baitzen.
Lehen Mundu Gerran, Austria-Hungariako inperioa zatitutakoan, hiriaren kontrola eskatu zuten italiarrek eta jugoslaviarrek. Italiarrek zioten hiriaren % 88 italiarra zela, eta jugoslaviarrek, aldiz, inguru guztian kroaziarrak zirela nagusi. 1920an errepublika autonomoa izan zen 1924ean Mussolinik Italiarentzat konkistatu arte.
1947an baina, Jugoslaviaren esku geratu zen eta 1991n Kroaziako hiri bihurtu zen. 2020an izendatu zuten Europako kultura-hiriburu.
Ekonomia
Rijeka hiri industriala da. Itsas portu erraldoia dauka eta ontzigintzak garrantzia handia du hiriaren ekonomian.
Klima
Datu klimatikoak (Rijeka) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 21.4 | 24.0 | 27.3 | 33.7 | 36.7 | 40.0 | 38.1 | 34.8 | 28.8 | 25.5 | 20.4 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 9.5 | 12.4 | 16.1 | 20.9 | 24.6 | 27.7 | 27.6 | 23.6 | 18.6 | 13.4 | 10.0 | 17.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.6 | 6.2 | 8.8 | 12.6 | 17.1 | 20.8 | 23.4 | 23.1 | 19.1 | 14.5 | 10.1 | 6.9 | 14 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.7 | 3.2 | 5.5 | 8.8 | 12.0 | 16.2 | 18.6 | 18.5 | 15.3 | 11.1 | 7.1 | 4.1 | 10.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.4 | -12.8 | -7.7 | -0.2 | 2.1 | 7.4 | 10.4 | 9.1 | 4.8 | 0.6 | -4.5 | -8.9 | -12.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 134.9 | 114.3 | 104.0 | 110.7 | 102.4 | 110.8 | 82.0 | 100.2 | 165.3 | 175.7 | 183.4 | 154.2 | 1537.9 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11 | 9 | 10 | 12 | 12 | 12 | 10 | 9 | 9 | 10 | 12 | 12 | 128 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 4 |
Eguzki orduak | 108.9 | 124.5 | 149.9 | 176.3 | 235.4 | 252.3 | 298.4 | 274.6 | 204.2 | 163.9 | 102.8 | 96.9 | 2188.1 |
Iturria (1): World Meteorological Organisation (UN)[1] | |||||||||||||
Iturria (2): National Meteorological and Hydrological Service (Croatia) [2] |
Ondasun nabariak
- Riva pasealekua: Rijekako itsasertzeko pasealekua da. Bertan kroaziar, vienar eta italiar arkitektoek palazio ugari eraiki zituzten 1870 eta 1914 artean. Bertan daude, halaber, Antzoki Nazionala eta Estalitako merkatua.
- San Vito katedrala (kroazieraz Katedrala Svetog Vida): Erdi Aroko elizaren gainean gaur egungo katedrala eraiki zuten jesuitek 1638an.
- Rijekako unibertsitatea (kroazieraz Sveučilište u Rijeci): 1632. urtean sortu zen unibertsitatea Rijekan, nahiz eta orain dagoena 1973koa izan.
- "Ivan pl. Zajc" Kroaziako Antzoki Nazionala: 1765ean eraiki zen.
- Museoak: Arte Garaikidearen museoa eta Itsasgintzaren historiaren museoa garrantzitsuenak dira.
Kirolak
NK Rijeka hiriko futbol talde nagusia da. Jugoslaviako Kopa birritan eta Kroaziakoa ere birritan irabazi ditu.
Beste kirol nabarmenak eskubaloia, saskibaloia, waterpoloa eta voleibola dira.
Pertsona ezagunak
- János Kádár (1912-1989), politikari hungariarra.
- Mladen Mladenović (1964-), futbolaria.
Hiri senidetuak
Munduko beste hiri batzuen artean, hauekin dago senidetuta Rijeka:
Iruditegia
- Erlojuaren dorrea.
- Ivan pl. Zajc Antzoki Nazionala.
- Adriatikoko jauregia.
- Modello jauregia.
- Kanala.
Erreferentziak
- World Weather Information Service – Rijeka. United Nations (Noiz kontsultatua: 21 January 2011).
- Monthly Climate Values. Croatian Meteorological and Hydrological Service (Noiz kontsultatua: 2012-08-18).