Fitokromo
Fitokromoa landareetan dagoen proteina bat da, pigmentu moduan jarduten duena argia jasotzeko. Zentzu horretan, klorofilaren antzekoa da, baina klorofilaren aldean fitokromoak ez du fotosintesian parte hartzen. Fotoperiodikotasunean eta landareen beste prozesu fisiologikoetan parte hartzen du, garrantzi handikoak: loraketa, erneketa, hostoen erorketan, etab.
Fitokromoek espektro ikusgaiaren argi gorria eta gorri urruna, batik bat, jasotzen dituzte (660-730 nm).
Sterling Hendricks eta Harry Borthwick fisiologo estatubatuarrek pigmentu hori aurkitu zuten 1959an [1], konturatu ondoren argi gorria oso eraginkorra zela loraketa edo erneketa prozesuak landareetan eragiteko.
Egitura kimikoari dagokionez, fitokromoa talde kromoforo duen proteina bat da. Talde kromoforoak egitura tetrapirrolikoa du, klorofilaren porfirinaren antzekoa. Azpimarragarria da fitokromoek egitura tridimentsional ezberdina dutela beren jardueraren arabera: molekula inaktiboak egitura bat du (Pr izenekoa) eta molekula aktiboak, beste bat (Prf izenekoa) [2].
Fitokromoaren molekula inaktiboak (Pr) argia gorria jasotzen duenean era aktibora (Prf) aldatzen du. Era berean, era aktiboak (Prf) argia gorri urruna (730 nm) jasotzen duenean era inaktibora aldatzen du (ikus irudia). [3]
Hasiera batean fitokromoak landareetan soilik zeudela uste bazen ere, XX. mendearen hasieran hainbat zianobakteriok, bakteriok eta onddok fitokromoak ere badituztela egiaztatu zen.
Erreferentziak
- Barceló, J., Nicolás G., Sabater B., Sñanchez R.: Fisiología vegetal Ed. Pirámide (1980) 576-578 orr. ISBN: 84-368-0160-1
- El cambio conformacional del cromóforo de un fitocromo bajo iluminación El blog de Francisco R. Villatoro (2014)
- Barceló, J., Nicolás G., Sabater B., Sñanchez R.: Fisiología vegetal Ed. Pirámide (1980) 580 orr. ISBN: 84-368-0160-1