Fiteroko bainuetxea
Fiteroko bainuetxea Euskal Herriko bainuetxerik nagusienetariko bat da, gaur egun ere berriztaturik martxan dagoena. NA-160 errepidean, Nafarroako izen bereko herritik 4 kilometrora dago, Nafarroa eta Errioxako mugan bertan. Bere termak jada erromatarrek erabiltzen zituzten eta arabiarrek Alhama ibaiari izena emateko erabili zituzten. Izan ere, arabierazko Al Hamma (لحامة) hitzak "ur termalak" esan nahi du.
Bi zatitan banaturik dago: zaharra, Virrey Palafox hotelarena, eta berria, Gustavo Adolfo Becquer hotelarena.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.