Firecreek
Firecreek (Hego Euskal Herrian Firecreekeko maltzurrak) 1968ko Philip Leacock eta John Mantley estatubatuar zinema zuzendarien western filma bat da. Bertan, James Stewart eta Henry Fonda aktoreek antzeztu zutelarik.
Firecreek | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | Firecreek |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Vincent McEveety (en) |
Antzezlea(k) | |
James Stewart Henry Fonda Inger Stevens Jay C. Flippen Gary Lockwood Dean Jagger Ed Begley Jack Elam John Qualen Louise Latham Morgan Woodward Jacqueline Scott James Best Brooke Bundy BarBara Luna | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Philip Leacock (en) John Mantley (en) |
Edizioa | William H. Ziegler (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alfred Newman |
Argazki-zuzendaria | William H. Clothier |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona |
Filmak gaiztekeria eta bidegabekerien aurrean gizakiok erakutsi ohi dugun koldarkeria eta kemenaren arteko barne borrokaren gaia ukitzen du, bai eta jokamolde horien aurrean izan ohi diren pasibitate jarrerak ere.
Argumentua
Mendebalde Urruneko Firecreek herrira pistolari maltzurrez osatutako taldea iritsi berri da, herrian isituak sortu eta herritar guztiak izutzen dituztelarik. Talde horretako buruzagia are zitalagoa den Bob Larkin (Henry Fonda) pistolaria da.
Johnny Cobb (James Stewart) herriak sheriff izendatu eta eskuz egindako latoizko izartxoa duen nekazari bakezalea da, pentsamenduak beste gai batzuetan jarriak ditu, bere emazte Henriettak (Jacqueline Scott) haurra erditzera baidoa, gainera gaztaroan bizitako tiroketa eta liskarretatik at egon nahi du.
Larkinen taldekideak diren Earl (Gary Lockwood), Norman (Jack Elam) eta Drew (James Best) pistolariek herritarrak asaldatu eta gogaituko dituzte, baian Larkinek ez du haiek gelditzeko ezertxo ere egingo, aldiz Evelyn (Inger Stevens) alargun ederrarekin oheratzen saiatuko da.
Herrian Cobb sheriffari Larkin eta bere pistolarien aurka borrokatzen lagunduko dien bakarra Arthur (Robert Porter) ukilu garbitzaile gazte, baldar baina kementsua da. Larkinen gizonek Arthur erailtzean, Cobbek armak hartu eta herritar izuti eta kikilduen begiradapean pistolariei bakarrik aurre egitea erabakiko du.
Aktoreak
- James Stewart: Johnny Cobb
- Henry Fonda: Bob Larkin
- Inger Stevens: Evelyn Pittman
- Jacqueline Scott: Henrietta Cobb
- Gary Lockwood: Earl
- Dean Jagger: Whittier
- Ed Begley: Broyles predikatzailea
- Jay C. Flippen: Pittman jauna
- Jack Elam: Norman
- James Best: Drew
- Barbara Luna: Meli
- Brooke Bundy: Leah
- Robert Porter: Arthur
- Morgan Woodward: Willard
- John Qualen: Hall
Kanpo estekak
- Firecreek filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Firecreek filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)