Fiodor Tolbukhin
Fiodor Ivanovitx Tolbukhin (Andronik —Jaroslavetik hurbil—, Errusiar Inperioa, 1894ko ekainaren 16agreg./ekainaren 4ajul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1949ko urriaren 17a) Armada Gorriko mariskala izan zen.
Fiodor Tolbukhin | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Q21334876 , 1894ko ekainaren 4a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Heriotza | Mosku, 1949ko urriaren 17a (55 urte) | ||
Hobiratze lekua | Kremlingo harresiko nekropolia | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | M.V. Frunze Akademia Militarra 1934) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ofizierra, politikaria eta soldadua | ||
Lantokia(k) | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Errusiako Armada Inperiala Infanteria | ||
Gradua | Sobietar Batasuneko mariskala shtabs-kapitan (en) kombrig (en) Komdiv (en) maior jeneral teniente jeneral colonel general (en) general of the army (en) | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Errusiako Gerra Zibila Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||
1917. urtean Errusiar Inperioko Armadako kapitaina zen, eta bat egin zuen Errusiako Iraultzarekin. 1939. urtean dibisio bateko buruzagia zen Uraletan. Bigarren Mundu Gerran, 1942an Ukrainako hirugarren frontean zen, eta garaipen sonatua lortu zuen Stalingraden. 1943an, hamabi zaldizko talderen buru, Stalingraderako bidean zen alemaniar armada garaitu zuen, eta Dnieper aldera erretiratu behar izan zuten alemaniarrek. 1944. urtean Besarabia, Bukarest eta Sofia okupatu zituen. Mariskal egin zuten eta Belgrad askatu zuen. Malinovskirekin bat eginik Hungaria eta Austria askatu zituen, eta 1945. urtean Estatu Batuetako armadekin elkartu zen. Austria okupatzen zuen Sobietar Armadako buruzagi gorena izendatu zuten.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fiodor Tolbukhin |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.