Finlandiako demografia

Finlandiak, 5 bat milioi biztanle ditu eta 15 km²-ko biztanle-dentsitatea, Islandia eta Norvegia ondoren, Europa osoko biztanle-dentsitate txikieneko herrialdea bihurtzen dutenak. Biztanleria, hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen da batez ere, beste aldetik, Laponian, iparraldean, 2 km²-ko biztanle-dentsitatea dute.

Population of Finland, 17502000
UrteaBiztanleriaUrteaBiztanleria
1750421.00018802.060.800
1760491.00018902.380.100
1770561.00019002.655.900
1780663.00019102.943.400
1790705.60019203.147.600
1800832.70019303.462.700
1810863.30019403.695.617
18201.177.50019504.029.803
18301.372.10019604.446.222
18401.445.60019704.598.336
18501.636.90019804.787.778
18601.746.70019904.998.478
18701.768.80020005.181.000

Gaur egungo biztanleak, duela 4.500 urtean ehizatik eta bilketatik bizi ziren Eskandinaviako tribuetatik zuzenik datozela uste da, baina gehienek hauek, gaur egungo samiarrak zirela uste dute eta gaur egungo biztanle gehiena inguruetatik etorritako arraza nahasketaren ondorio direla. Izan ere, samiarrak, Zirkulu Polar Artikotik gora bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagotik. Gaur egun, 4.500 inguru baino ez dira gelditzen Finlandian (Laponia Probintzian), eta gutxiengoen eskubideak dituzte, bere hizkuntza eta kultura mantentzen lagundu dutenak.

Hizkuntza nagusiak finlandiera eta suediera dira, nahiz eta azkenengoa %5ek baino ez duten hitz egiten. Suediak garrantzi handia izan du Finlandiako historian eta XIII. eta XIX. mendeetan hauek finlandiar kultura zapaldu egin dute. Hala ere, SESBi esker, hauen ondarea berreskuratzea lortu eta XIX. mende erdiko nazionalismo sentimendu sakon batek suediarren ondarea bigarren maila batean uztea lortu zuten.

Hizkuntza

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiera»

Finlandiarrek finlandieraz hitz egiten dute, bertako hizkuntza nagusia baita.

Suedieraz hitz egiten dutenak badira, Åland Uharteetan eta Ekialdeko Bothniako kostaldeko herri batzuetan batik bat. Baina hauek, Finlandiako biztanleriaren %5a baino ez dira.

Finlandieraren erabilera gutxinika hazten dijoa, eta Europako hizkuntza isolatu bat izatetik geroz eta garrantzi gehiago izatera igaro da azkenengo urteetan. Hala ere, hazkuntza hau oso motel dijoa, kanpotik iritsitako inmigrazioa eta errusiera eta suediera bezalako hizkuntza garrantzitsuak ondoan izatearen ondorioz. Hala ere, Finlandiak Europa osoko inmigrante portzentajea gutxieneko lurraldeetarikoa dugu.

Iparraldean samiera hitz egiten duten tribuak daude, baina ez dira biztanleria osoaren baino %0,1ra iristen.

Demografia

Biztanleriaren banaketa (eskubian emakumezkoak)

(2006 urte amaierako datuak)

  • Biztanleria: 5.276.955
  • Bizi itxaropena:
    • Emakumezkoak: 82,8 urte
    • Gizonezkoak: 75,8 urte
  • Emankortasun tasa: 1,73 alaba/seme emakumeko (2007)
  • Alfabetizazioa: %100

Talde Etnikoak

Erlijioa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.