Finlandiako Zentroko Alderdia

Finlandiako Zentroko Alderdia (finlandieraz: Suomen Keskusta, euskaraz: «Finlandiar Zentroa») Finlandiako zentroko alderdi politiko bat da Finlandiako Alderdi Sozialdemokratarekin eta Finlandiako Koalizio Nazionaleko Alderdiarekin batera, herrialde honetako tradizio handieneko alderdietako bat da. 1906an sortu zen. Gaur egun, alderdi honetako presidentea edo idazkari nagusia Annika Saarikko da.

Finlandiako Zentroko Alderdia
Datuak
Izen laburraKesk., C eta PC
MotaNordic agrarian parties (en) Itzuli
HerrialdeaFinlandia
Ideologiaagrarianismoa
Kokapen politikoazentrismo
Jarduera
KidetzaAlliance of Liberals and Democrats for Europe Party (en) Itzuli
Kide kopurua163.000 (2011)
Agintea
LehendakariaAnnika Saarikko
Egoitza nagusi
Prentsa-organoaSuomenmaa (en) Itzuli
Historia
Sorrera1906
Ordezkatzen duQ2984393 Itzuli
OndorengoakCitizens' Party (en) Itzuli
Koloreak    
webgune ofiziala

Zentroko Alderdia Finlandian erakunde liberaltzat hartzen da, zenbait legealditan sozialdemokratekin zein kontserbadore, berde eta alderdi txikiekin gobernatzeko gai izan dena. Zentroko alderdiak gobernutik deszentralizazioaren aldeko politikak bultzatu ditu. Internazional Liberalaren eta Europar Alderdi Liberal Demokrata Erreformistaren kide da.

Azken urteetako hauteskundeen historian, legebiltzarreko hauteskundeetan lehen postua lortu dute 2003 eta 2007an, hurrenez hurren 55 eta 51 ordezkarirekin, 1999an, 48 ordezkarirekin bigarren indarra izan ziren bitartean, soilik Sozialdemokratek gaindituta, 51 ordezkarirekin.

Presidenteak

  • Otto Karhi 1906–1909
  • Kyösti Kallio 1909–1917
  • Filip Saalasti 1917-1918 †
  • Santeri Alkio 1918-1919
  • Petter Vilhelm Heikkinen 1919–1940
  • Viljami Kalliokoski 1940–1946
  • V. J. Sukselainen 1946–1964
  • Johannes Virolainen 1964–1980
  • Paavo Väyrynen 1980–1990
  • Esko Aho 1990–2002
  • Anneli Jäätteenmäki 2002–2003
  • Matti Vanhanen 2003–2010
  • Mari Kiviniemi 2010-2012
  • Juha Sipilä 2012–2019
  • Katri Kulmuni 2019–2020
  • Annika Saarikko 2020–

Alderdiko lider esanguratsuak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.