Samien Lurraldea (Finlandia)

Finlandiako Sami Lurraldea (finlandieraz: Saamelaisten kotiseutualue; iparraldeko samieraz: Sámiid ruovttuguovllu) Finlandiako Lappi lurralde iparraldeko autonomia murriztu bat duen inguru berezi bat da. Sami kultura eta hizkuntzari buruzko auzietan erabakiak hartzeko boterea du Finlandiako konstituzioaren arabera, bertan herrialdeko samien erdia bizi baita. 1973. urtean sortu zen.

Inguru berezi hau Enontekiö, Inari eta Utsjoki udalerriek eta Sodankylä udalerriko iparraldeko zati batek osatzen dute, eta lau horien artean Finlandiako Sami Parlamentua aukeratzen dute, lau urtean behin antolatzen diren hauteskundeetan. Hauteskunde hauetan samiek beste inork ez dezake bozkatu; parlamentuak erabaki duenez, sami horiek gutxienez herri honen parte sentitu eta ama hizkuntza samiera duten guraso edo aitona-amonaren bat eduki behar dute. Guztira, 3.000 pertsonak baino gehixeagok bozkatu dezakete.

Hauek dira ehunekoak:

Parentesi artean, samiera ama hizkuntza dutenen ehunekoa.


Biztanleriaren bilakaera XX. mende hasieran[1]
UrteaUdalerriak
EnontekiöInariUtsjoki
SamiakFinnakSamiakFinnakSamiakFinnak

19109583179958547513
192010983399997645935
193017488180693049137

Erreferentziak

  1. Uta Saamelaiset. 2013.10.22

Ikus, gainera

  • Finlandiako Sami Parlamentua

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.