Finlandiako Dukerri Handia
Finlandiako Dukerri Handia (finlandieraz: Suomen suuriruhtinaskunta, suedieraz: Storfurstendömet Finland, errusieraz: Великое княжество Финляндское, translit.: Velikoye knyazhestvo Finlyandskoye; hitzez hitz 'Finlandiako Printzerri Handia') gaur egungo Finlandia estatuaren aurrekoa zen, 1809 eta 1917. urteetan Errusiar erresumaren zati izan zelarik.
Finlandiako Dukerri Handia Suomen suuriruhtinaskunta Storfurstendömet Finland Великое княжество Финляндское | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1809 – 1917 | |||||||||
Errusiar Inperioko gobernerria | |||||||||
| |||||||||
Finlandiako Dukerri Handia 1914. urtean | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburuak | Turku (1809–1812) Helsinki (1812–1917) | ||||||||
Biztanleria | 2.943.000 (1916) | ||||||||
Azalera | 360.000 (1910) km² | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Dirua | Errubloa | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Suediera, finlandiera, errusiera | ||||||||
Erlijioa | Luteranismoa, Eliza Ortodoxoa | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Historia
Finlandiar estatu guztiak batu eta Dukerri Handia (edo Printzerri handi) bat osatu zuten 1581. urtean orduan Suediako errege zen John III.ak, bertako lehen printzipe bihurtuz. Tituluak ez zeukan balio askorik eta oso gutxi erabilia izan zen 1802. urte arte non Dukerriko azken printzipe suediarra hil egin zen arte. Errusia eta Suediarren arteko gudan, lehenengoek Finlandiar biztanleei autonomia gehiago eskaini zien heuren etsaien aurka borrokatzen bazuten. Suediarrek guda galdu ondoren Finlandiako Dukerria Errusiar erresumaren barne geratu zen, maila autonomiko handiarekin.
Dukerriko historia puntu hauetan laburtu daiteke:
- 1809–1862: Finlandiarrek azkenik heuren buruaren kontrola lortu ostean legeak onartu eta haien kulturaren berpizkundeari ekin zioten.
- 1863–1898: Suediera ia ezabatua gelditu zen eta Finlandiarren hizkuntza ia desagertua Finlandiera berragertu egin zen.
- 1899–1917: Azken urte hauetan autonomi garrantzitsu hau eskuetatik nola ihes egiten zuen ikusi zuten Errusiarrek eta autonomia nagusia kendu eta heurek aukeratutako errusiar duke bat izendatu zuten. Urrian gertatutako hainbat iraultzen ondoren Finlandiak bere soberania aldarrikatu zuen eta Abenduaren 6an Errepublika soberanoa bilakatu zen.