Finlandia
Finlandia edo Suomi[1] (finlandieraz: Suomi, Suomen tasavalta, suedieraz: Finland, Republiken Finland) iparraldeko Europako estatu burujabea da, Eskandinavian dagoena, Baltikoaren ertzean. Mendebaldean, Suedia eta Botniako golkoa ditu; iparraldean, Norvegia; ekialdean, Errusia; eta hegoaldean, Finlandiako golkoa. 338.455 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2020an, 5,5 milioi biztanle zituen,[2] gehienak hegoaldeko kostaldean. Azalerari dagokionez, Europako herrialderik handienetan seigarrena da, eta biztanleriaren dentsitatetik txikienetakoa, Norvegia eta Islandiaren ondoren. Hiriburua Helsinki da. Finlandiera hizkuntza nagusia da; suediera ere ofiziala da, baina biztanleriaren % 5,5 k baino ez du hitz egiten.
Finlandiako Errepublika / Suomiko Errepublika | |||
---|---|---|---|
Suomen tasavalta Republiken Finland | |||
Ereserkia: Maamme | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Helsinki 60°10′32″N 24°56′3″E | ||
Azalera | 338.478,34 km², 303.963,28 km², 34.515,06 km², 52.427,08 km², 390.905,42 km² eta 338.145 km² | ||
Punturik altuena | Halti (1.324 m) | ||
Punturik sakonena | Itsaso Baltikoa (0 m) | ||
Kontinentea | Europa | ||
Mugakideak | Suedia, Norvegia eta Errusia | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | errepublika parlamentarioa | ||
Finlandiako presidentea | Alexander Stubb | ||
Finlandiako lehen ministroa | Petteri Orpo | ||
Legebiltzarra | Eduskunta | ||
Epai autoritatea | Supreme Court of Finland (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 5.608.218 (2024) 44.248 (2022) | ||
Dentsitatea | 16,57 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Erlijioa | Finlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa eta Finnish Orthodox Church (en) | ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 1,75 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 14.344 (2015) | ||
Alfabetizazioa | % 100 (2018) | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | 7-15 eta 18 | ||
Bizi-itxaropena | 81,2 (2022) | ||
Giniren koefizientea | 27,7 (2019) | ||
Giza garapen indizea | 0,94 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 251.884.887.972,77 $ (2017) 13.207.215.691,155 (2016) | ||
BPG per capita | 45.804 $ (2017) 2.311 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 255.270.340.836 nazioarteko dolar (2017) 14.960.935.791 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 46.343,577 nazioarteko dolar (2017) 2.613,613 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 1,4 % (2016) | ||
Erreserbak | 10.506.846.391 $ (2017) 41.487.828 (2016) | ||
Inflazioa | 1,1 % (2016) 1,3 (2015) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1917ko abenduaren 6a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +358 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | FI | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | FIN | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.Europlug (en) eta Schuko (en) | ||
Internet domeinua | .fi | ||
finland.fi |
Suediaren barnean egon zen 1809 arte, eta bertako ohiturak gaurdaino mantendu dira. Ondoren, Errusiaren mende egon zen, baina independentzia osoa zeukan Dukerri Handi bat osatu zuen, finlandiar kultura berpiztea ekarri zuena. Errusiako Iraultzaren ondoren, sobietarren esku geratu baino lehen, independentzia lortu zuten, eta euren mugak babestu nahian, Alemaniarekin bat egin zuten. Bigarren Mundu Gerran SESBen kontra borrokatu zen, independentziari eusteko. Alemaniak gerra galdu ostean, aliatuen zigor gogorrak jaso zituen, eta ordutik kanpo-politika neutrala eta hotza egin zuen.
Ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira azken urteotan, harik eta gaur egun, munduko herrialderik garatuenetan 11.a bilakatu den arte. Gainera, erakunde garrantzitsuek herrialde askeena izendatu dute, prentsa askea, ustelkeriarik eza eta eskubide politikoengatik. Haren jarrera neutralak, halaber, munduko herrialderik zoriontsuenetarikoa bilakatu du.
Åland Uharteak Finlandiako berezitasun bat dira. Betidanik, Baltikoko merkatalgune izan dira, eta herrialde askotako biztanleak bizi izan dira bertan. Finlandiaren parte izan da beti, baina haien kultura propioa dute, nahasketen ondorioz sortutakoa, alegia. Hori dela-eta, uharteek autonomia maila sendoa daukate, eta bertan finlandiar gobernuak esku-hartzea debekatua dituen hainbat erabaki har daitezke. Finlandiako suediera hiztunen gehiengoa bertan bizi da.
Geografia
Finlandiako paisaia gehien batean laua da; horretan mendixka batzuk ikus daitezke. Gailur altuena Laponia iparraldean dago eta Haltitunturi mendia da, (1.328 metro). Finlandiaren beste ezaugarri geografikoa lakuen eta uharten ugaritasuna da: 190.000 laku inguru daude zenbatuta eta 98.000 uharte. Paisaia lakustrean, hau da, lakuen ingurukoa baso borealez inguratuta daude; lur horiek nekazaritzarako ez dira oso egokiak. Uharte gehienak, bestetik, Turku artxipelago eta Åland uhartearen inguruaren hegomendebaldean eta hegoaldeko itsasertzean Finlandiako golkoan daude.
Klima epela eta hotza tartekoa da, batzuetan oso negu gogorrez eta uda nahiko beroak. Finlandiako lurraldearen laurden bat (Laponia) Zirkulu Polar Artikoaren barruan dagoenez, udan eguzkia 73 egun jarraian agertzen da eta neguan, 51 egunean ez da irteten.
Historia
Historiaurrea eta Suediar Aroa
Finlandiar historiaurrea, Finlandia zapaldu zuen lehen gizakitik suediarrak XII. mendean herrialdea menperatzen hasi ziren arteko garaiari deritzogu.
Neanderthalgo gizakia lehen finlandiarra izan zela uste da, duela 150.000 urte. Gizaki modernoa duela 9.000 urte inguru iritsi zen, azken Izotz Aroa bukatu ondoren. Ehiztari-biltzaileak ziren, eta beren kultura primitiboan segitu zuten, hizkuntza urteetan zehar mantenduta, kristautasuna XII. mendean sartu zen arte, suediarren konkistarekin batera.
Finlandia ez zen herrialde bikingoa izan, baina Suediak menperatu baino lehen, haien kultur inbasioetatik at bizi izan zen, bikingoen babesagatik. Bi taldeek (finn herriak eta bikingoak) harreman oso onak izan zituzten, eta baliteke Finlandia haien lehenengo kolonia izatea.
1249an Finlandia suediarren esku geratu zen, suediarren Bigarren Gurutzada delakoan, eta hortik kristautasuna iritsi zen. Novgorodarrek aldiz, Karelia eskualdea menperatzea lortu zuten, eta horrela, herrialdea bitan zatitu zuten, bi kultura berdin banatzeaz aparte.
Finlandia Erdi Aroan aurkitu zen bat-batean, eta suediarrekin izandako harreman onak izugarrizko opresioan bukatu ziren. Gutxinaka, suediarrek herrialde osoaren kontrola hartzea lortu zuten, bertako kultura mespretxatuz, finlandiar hizkuntza eta kultura txiroen mailan utzi arte.
Oparotasun urteak bizi izan zituen Finlandiak XVI. eta XVII. mende bitartean, Suedia Europako potentzia nagusienetakoa bilakatu zenean eta Espainia eta Portugalgo koroak erori zirenean. Mende horietan, apaiz kristauak finlandiar kulturari buruz hitz egiten hasi ziren, eta Mikael Agricola abadeak lehen esku-izkribuak argitaratu zituen: XVIII. mende bukaeran iritsi zen finlandiar nazionalismo sentimendu sendoaren aitzindaria izan zen.
Hala ere, Suedia gerra askotan parte hartzen hasi izanak finlandiar herria gosetu zuen eta Turku eta Viipuri merkatalgune krisian sartu ziren.
Finlandia, kristautasuna iritsi baino lehen, Europako zibilizaziotik at bizi izan zen, Eskandinaviako herrialde guztiak bezalaxe. Hala ere, Finlandia ez zen herrialde bikingoa, baina finn herriarekin aliatuak zirela esan daiteke. Horren ondorioz, Delaware eta Pensilvaniara (Suediak Mundu berrian zituen koloniak) joaten ziren immigratzaileen erdia baino gehiago finlandiarrak ziren.
XVIII. eta XIX. mendeak
Suediak superpotentzia izateari utzi zion, haren lekua Errusiak hartuta. Horrek bi koroen arteko tira-bira asko ekarri zituen XVIII. mendean. Finlandiar nazionalismoa sortu zen orduan, finlandiarrak jasaten zituzten zapalkuntzak kontuan hartzea ekarri zuena. Errusiak independentzia agindu zien finlandiarrei, haien laguntzaren truke. Horrela, 1809an Suedian gertatu zen matxinada bat aprobetxatuz, errusiarrak eta finlandiarrak altxatu eta Finlandia Errusiaren esku geratu zen.
Errusiak muga sendoa behar zuen Suedia haren lurretan sar ez zedin; beraz, finlandiarrei agindutakoa eman zien gutxi gorabehera: Finlandia errusiarren eskuko dukerri bihurtu zen. Hala ere, izugarrizko hazkuntza gertatu zen garai hartan, bere autonomia osoaren jabe zelako potentzia nagusiaren babespean. XIX. mendean industrializazioa iritsi zen dukerrira eta basogintzako industria pisu hartzen hasi zen, bertako basoei esker. Gainera, zapalkuntzarik ezak finlandiar kulturaren berpizkundea ekarri zuen.
Independentzia
Lehen Errusiar Iraultzaren ondoren, bitan desberdindu zen finlandiar gizartea: Dirudunak, errusiarren alde zeudenak, eta herria, independentzia lortu nahi zutenak. Bakoitzak bere polizia pertsonala ezarri eta dirudunek munduko lehenengo parlamentua guztiz demokratikoa ez izatea lortu zuten. Izan ere, haien esku-hartzeek sozialisten gorakadak deuseztatu zituzten.
Elkarren arteko tira-biren garaian Urriko Iraultza iritsi zen, eta gauzak zeharo aldatu ziren. Sozialistek (hau da, herriak) SESBekin bat egin nahi zuten, baina dirudunek komunismoaren gorakada ikusirik, independentzia lortu nahi zutenak ziren orain, sobietarretik aldendu nahian. Orduan, Finlandiako Gerra Zibila iritsi zen. Dirudunek (Armada Zuriaren bitartez), Alemania inperiala eta Suediaren babesarekin guda irabazi zuten, sozialisten (Armada Gorria) eta sobietarren aurka. Lehen Mundu Gerra Alemaniak galtzearen ondorio izan zen, independentzia, Finlandia, Alemaniaren lurralde satelite izatetik libratu baitzen.
Bigarren Mundu Gerratik gaur egun arte
Finlandiak, gertutik ikusten zituen SESBen egiten ziren jazarpenak, eta beraien eskutan erortzearen beldur zirenez, hauen aurkako defentsa bat osatu zuten, Alemania naziaren laguntzaz. Esan daiteke, Finlandiak, zuzenki ez zuela II. Mundu Gerran parte hartu, nahiz eta Alemania naziaren helburu bakarra, SESB menperatzea zen, Finlandiaren helburua defentsiboa baino ez zen. Alemania, Finlandiaren boterea eskuratzen ari zela ikusi zuenean, hauek bota egin zituen bitan pentsatu gabe. Hala ere, Alemania naziak gerra galdu ostean, herrialde aliatuek, ez zuten begi honez ikusi Finlandiaren jarrera eta hauen aurkako zigorrak, beste herrialde batzuetan baina gogorragoak izan ziren. Gerra amaitu ostean, ehunka hildakoz, pobreziaz eta herrialdeko suntsiketaz aparte, herrialdeak, bere bigarren hiri garrantzitsuena, Viipuri galdu zuen, SESBen esku gelditu zena, beste hainbat eskualde bezalaxe.
Ordudanik, Finlandiak, jarrera hotza hartuko zuen beste herrialdeekiko harremanetan, herrialde aliatuen zigorra, hauek nahi baino sakonago odoleratuz.
Azkenengo urteetan SESBen itzalpean bizi izan zen Finlandia, eta honek, nazioarteko erakundeetan parte hartzeko debekua jarri zion. Izan ere, Finlandiak ez zuen potentziarekin arazorik nahi eta bere baldintzak onartu zituen muga lasaiaren truke. Gutxika Ipar-Kontseilua bezalako erakunde lasaietan sartzea lortu zuen Finlandiak, eta SESBen gainbehera etorri zenetik, herrialdea munduko garatuenetako bihurtu da, bizi-maila onenari esker.
Gobernua eta administrazioa
Politika
2000ko konstituzioaren arabera, errepublika parlamentarioa da Finlandia. Errepublikako presidentea (finlandieraz: Suomen tasavallan presidentti; suedieraz: Republiken Finlands president) da estatuburua, lehen ministroa (finlandieraz: Suomen pääministeri; suedieraz: Finlands statsminister) gobernuburua. Parlamentua (finlandieraz: Eduskunta; suedieraz: Riksdag) ganbera bakarrekoa da, eta 200 kidez osaturik dago,[3] 2006. urtean, ustelkeria txikieneko eta askatasun gehieneko herrialdea izendatu zuten.
Alderdi Sozial-Demokrata, Zentroko Alderdia eta Alderdi Nazionala izan ziren bozkatuenak 2019ko parlamenturako hauteskundeetan.[4]
Alderdia | Bozak | % | Eserlekuak | +/– |
---|---|---|---|---|
Alderdi Sozial-Demokrata | 545.544 | 17,7 | 40 | +6 |
Benetako Finlandiarrak | 538.731 | 17,5 | 39 | +1 |
Alderdi Nazionala | 523.446 | 17,0 | 38 | +1 |
Zentroko Alderdia | 423.352 | 13,8 | 31 | –18 |
Aliantza Berdea | 353.654 | 11,5 | 20 | +5 |
Ezker Batua | 251.254 | 8,2 | 16 | +4 |
Suediar Alderdia | 139.428 | 4,5 | 9 | 0 |
Kristau Demokratak | 120.039 | 3,9 | 5 | 0 |
Orain Mugimendua | 69.355 | 2,3 | 1 | berria |
Ålandeko errepresentazioa | 11.638 | 0,4 | 1 | 0 |
Banaketa administratiboa
2005eko urtarrilaren 1ean onartu zen gaur egun Finlandiak duen banaketa administratiboa, eta estatua 20 eskualde (fi: maakunta), 74 azpieskualde (fi: seutukunta) eta 342 udalerritan (fi: kunta) banatua izan zen.
Izena | Hiriburua | Eremua (km2) | Biztanleria (2019-12-31)[5] |
---|---|---|---|
Lappi | Rovaniemi | 92.674 | 177.161 |
Ipar Ostrobotnia | Oulu | 36.815 | 412.830 |
Kainuu | Kajaani | 20.197 | 72.306 |
Ipar Karelia | Joensuu | 17.761 | 161.211 |
Ipar Savonia | Kuopio | 16.768 | 244.236 |
Hego Savonia | Mikkeli | 14.257 | 142.335 |
Hego Karelia | Lappeenranta | 5.327 | 127.757 |
Erdialdeko Finlandia | Jyväskylä | 16.703 | 275.104 |
Hego Ostrobotnia | Seinäjoki | 13.444 | 188.685 |
Ostrobothnia | Vaasa | 7.753 | 180.445 |
Erdialdeko Ostrobotnia | Kokkola | 5.020 | 68.158 |
Pirkanmaa | Tampere | 12.585 | 517.666 |
Satakunta | Pori | 7.820 | 216.752 |
Päijänne Tavastia | Lahti | 5.125 | 199.604 |
Jatorrizko Tavastia | Hämeenlinna | 5.199 | 170.925 |
Kymenlaakso | Kotka, Kouvola | 5.149 | 171.167 |
Uusimaa | Helsinki | 9.097 | 1.689.725 |
Jatorrizko Finlandia | Turku | 10.663 | 479.341 |
Åland | Mariehamn | 1.553 | 29.884 |
Finlandiako aginteak bi elementu ditu, estatua eta udalerriak. Beraz, ez eskualdeek, ez probintziek, ezta barrutiek ere ez dute zeresanik agintzeko orduan. Legeak eta arauak estatuak ezartzen ditu, eta udalerri guztietan berdin aplikatuak izan ohi dira. Hala ere, eskualdeek, probintziek eta barrutiek legeak aplikatzen direla gertutik ikusteko balio dute.
Åland uharteek eta Sami herriak harreman ezberdina dute estatuarekin. Lehenbiziko kasuan, autonomia maila altuagoa dutenez, beren legeak eta arauak onartzen dituzte, eta estatuak defentsa, ekonomia eta antzeko zereginetan baino ez du esku hartzen. Laponian aldiz, Sami etniaren hizkuntza eta kultura babesteko lege eta arau asko izenpetu dira.
Demografia
Biztanleria
2020an, 5,5 milioi biztanle zituen,[2] eta kilometro koadroko 15 biztanleko dentsitatea; beraz, Europa osoko biztanleriaren dentsitate txikieneko herrialdea da, Islandia eta Norvegia ondoren. Biztanleria hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen da, batez ere. Laponian, iparraldean, kilometro koadroko 2 biztanleko dentsitatea dute.
Adinari dagokionez, biztanleria honela dago banaturik: 0-14 urte bitartekoak, % 16,4; 15-24 urte bitartekoak, % 10,9; 25-54 urte bitartekoak, % 37,4; 55-64 urte bitartekoak, % 13; eta 65 urtetik gorakoak, % 22,2.[3]. Bizi itxaropena 81,3 urtekoa da: 78,4 urtekoa gizonezkoena eta 84,4 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[3]
Banaketa etnikoa
Gaur egungo biztanleak, duela 4.500 urtean ehizatik eta bilketatik bizi ziren Eskandinaviako tribuetatik zuzenik datozela uste da, baina gehienek hauek, gaur egungo samiak zirela uste dute eta gaur egungo biztanle gehienak inguruetatik etorritako arraza nahasketaren ondorio direla. Izan ere, samiak, Zirkulu Polar Artikoan bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagoz. Gaur egun, 4.500 inguru baino ez dira gelditzen Finlandian (Laponia probintzian), eta gutxiengoen eskubideak dituzte, bere hizkuntza eta kultura mantentzen lagundu dutenak.
Atzerritarrak (2012) [6] | |||
---|---|---|---|
Z. | Herritartasuna | Biztanleak | |
1 | Estonia | 39.763 | |
2 | Errusia | 30.183 | |
3 | Suedia | 8.412 | |
4 | Somalia | 7.468 | |
5 | Txina | 6.622 | |
6 | Thailandia | 6.031 | |
7 | Irak | 5.919 | |
8 | Turkia | 4.272 | |
9 | India | 4.030 | |
10 | Alemania | 3.906 |
Europan etorkin gutxieneko herrialdea da. Hau da, finlandiarrak % 97,6 dira, eta besteak, gehienbat, inguruko herrialdeetako immigranteak (errusiarrak, estoniarrak...) eta iparraldean bizi diren finlandiar samiak.
Hizkuntzak
Hizkuntza nagusiak finlandiera eta suediera dira, nahiz eta azkenengoa % 5ek baino ez duten hitz egiten. Suediak garrantzi handia izan du Finlandiako historian eta XIII. eta XIX. mendeetan hauek finlandiar kultura zapaldu egin dute. Hala ere, SESBi esker, hauen ondarea berreskuratzea lortu eta XIX. mende erdiko nazionalismo sentimendu sakon batek suediarren ondarea bigarren maila batean uztea lortu zuten.
Suedieraz hitz egiten dutenak, Åland uharteetan eta Pohjanmaako kostaldeko herri batzuetan batik bat. Baina hauek, Finlandiako biztanleriaren % 5a baino ez dira.
Finlandieraren erabilera gutxika haziz doa, eta Europako hizkuntza isolatu bat izatetik geroz eta garrantzi gehiago izatera igaro da azkeneko urteetan. Hala ere, hazkuntza hau oso motel doa, kanpotik iritsitako immigrazioa eta errusiera eta suediera bezalako hizkuntza garrantzitsuak ondoan izatearen ondorioz. Hala ere, Finlandiak Europa osoko immigrante portzentajea gutxieneko lurraldeetarikoa dugu.
Iparraldean samiera hitz egiten duten tribuak daude, baina ez dira biztanleria osoaren baino % 0,1era iristen.
- Finlandiera: % 91,51 (ofiziala),
- Suediera: % 5,49 (ofiziala),
- Errusiera: % 0,8,
- Samiera: % 0,03 (Laponian babestua).
Erlijioa
Eliza nagusiak luteranoa eta ortodoxoa dira. Hala ere, eliza ofizioetara jotzen duen jendea, ehunekotan aurkezten dena baino txikiagoa da, % 13 bi elizak batuta. Izan ere, luterano gehienek beraien praktika erlijiosoak igarotze errituetara (bataioak, ezkontzak, hiletak) mugatzen dituzte.
- Luteranismoa: % 82,5
- Sinesgabeak: % 15,1
- Beste batzuk: % 1,2
- Errusiar Eliza Ortodoxoa: % 1,1
Hiri nagusiak
Azpiegiturak
Aireportuak
Hezkuntza
Finlandiar hezkuntza, iparraldeko hezkuntza nordikoen antzekoa da, hau da, beharrezko hezkuntza 7 urtetik 16 urte bitartean gauzatzen da (lehenengo eta bigarrengo hezkuntzak). Urte hauek beharrezkoak dira eta ikasleak auzoko edo herriko eskoletara joaten dira ikastera. Ondoren ikasleek, bi bide aukeratzeko dituzte: bata unibertsitatea eta bestea Goi-mailako Lanbide Heziketako Zikloak.
KHEE erakundeak 2006. urtean argitaratu zuenaren arabera, Finlandiako hezkuntza, munduko onena zen eta 15 urteko ikasleen irakurtze, zientzia eta matematika mailak munduko aurreratuenak ziren. Lau proba egin behar zituzten ikasleek eta 3 lehen postu eta bigarren postu bat lortu zuten konpetentzietan oinarritutako problemak ebazteko orduan.
PISA txostenetan Finlandiako emaitzak behin eta berriro izan dira Europako onenak edo onenetarikoak.[8]
Osasuna
Osasun zaintza aurreratua dauka Finlandiak. Zaintzaren %76,6 publikoa da, hau da Europar Batasuneko ehunekorik altuenetarikoa, eta mediku bakoitzeko 307 biztanle baino ez daude.
1970eko datuak izugarriak izan ziren, bihotzeko gaixotasunaz hiltzen ziren gaixoen kopurua munduko altuena baitzen. Hala ere, gaur egun arazoak atzean utzi dira, eta kirolari esker eta finlandiar sukaldaritzaren hobekuntzei esker herrialdea munduko osasuntsuenetariko bat bihurtu da.
Kultura
Finlandiar ospetsuak
- Aleksis Kivi (1834—1872), idazlea.
- Jean Sibelius (1865—1957), musikaria.
- Frans Eemil Sillanpää (1888—1964), idazlea.
- Paavo Nurmi (1897—1973), atleta.
- Mika Waltari (1908—1979), idazlea.
- Linus Torvalds (1969—), informatikaria.
Erreferentziak
- 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-29).
- Finland's preliminary population figure 5,528,737 at the end of April. stat.fi (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
- Finland. CIA - World Factbook, cia.gov (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
- Parliamentary Elections 2019. tulospalvelu.vaalit.fi (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
- Tilastokeskus. Population. stat.fi (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
- Tilastokeskus Ulkomaiden kansalaiset. 2013.03.22
- "Ennakkoväkiluku sukupuolen mukaan alueittain 2018 31.12". 2018. Tilastokeskus. 2019.06.18
- «Hik Hasi 2017-05-01 - Finlandiari so. Sistema bera da giltza» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).