Fin lorategia

Fin lorategia (persieraz: باغ فین Bagh-e Fin) Kaxan hirian kokatua, Iran, persiar lorategi historiko bat da. Barnean Kaxango Fin bainua du, non Amir Kabir, Qajar dinastia kantzillerra, hil zuten erregeren aginduz 1852an. Lorategia, 1590an amaitua, dirauen Irango lorategi antzinakoena da[1].

Persiar lorategia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv, vi
Erreferentzia 1372-004
KokalekuaKaxan  Iran
Eskualdea2Asia-Pazifikoa
Koordenatuak 33.9463772°N 51.3725853°E / 33.9463772; 51.3725853
Izen ematea2011 (XXXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

2011ko uztailaren 18an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Egitura

Lorategia 2,3 ha luze-zabal da eta eremu nagusiaren inguruan harresiak ditu lau dorre borobilekin. Garai bereko beste persiar lorategietan bezala, ura modu ugaritan agertzen da Fin lorategian[2]. Ur-horniketa inguruko mendietako iturri batetik dator, eta presioa hain du handia ezen lorategian ez da ponpa mekanikorik behar ura ren zirkulazioa ziurtateko kanal, urmael eta iturrietan.

Lorategian altzifre ugari daude eta baita ere garai askotako eraikuntzak, oro hay Safavi, Zandiyeh eta Qajar dinastiakoak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.