Fimbulvetr

Eskandinaviar mitologian, Fimbulvetr delakoa, Ragnarökaren aurrekaria da.

Gylfagginingen, Edda prosaikoan kontatzen den arabera, negu hauek bata bestearen atzean datoz, tartean inongo udarik gabe. Garai honetarako, elurra norabide guztietatik etorriko da, eta, gizakien arteko amaigabeko guduak aurresaten ziren, non asko hilko ziren.

Mundua, guduz beteko da, baita familien barneko guduekin ere, eskandinaviar pentsamenduaren bihotza trenkatzen duena. Lotura etikoak desagertu egingo dira. Honako hauek gertatuko dira:

Anaiek borroka egingo dute|eta euren artean hilko dira
eta arreben semeek|senidetasunak zikinduko dituzte
Gogorra izango da lurra|adulterio askorekin
Aizkora aro bat, ezpata aro bat|suntsitutako ezkutuena
haize aro bat, otso aro bat|mundua behera erori aurretik
gizakiak ere ez dira|euren artean errespetatuko
Völuspa, 45. ahapaldia, Edda poetikoa

"Fimbul" aurrizkiak "handiena", "erraldoia" esan nahi du. "Vetr"ek, berriz, "negua" (eskandinaviar hizkuntza kontinentaletako vinter hitzaren baliokidea eta winter hitzarena ingeles eta alemanieraz). Antzinako eskandinavierako veðr hitzarekin ere lotua dago, "ekaitza" edo "klima ekaitztsua" (eta, germaniar hizkuntzetan, "klima"rentzako gaur egungo baliokideak: väder suedieraz, wetter alemanez eta weather ingelesez). Honela, Fimbulvetr hitzak "negurik handiena" esan nahi du.

Europa iparraldeko nazioetan, Suedia, Danimarka eta Norvegia kasu, fimbulwinter hitzako, ohiko hizkeran, bereziki gorria den negu bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.

Egon dira zenbait espekulazio, bereziki mito honek, eskandinaviar herrialdeetan, eskandinaviar Brontze Aroaren amaieran, K. a. 650ean gertatuko klima aldaketarekin izan dezakeen loturari buruz. Hori baino lehenago, eskandinaviar herrialdeek, pixka bat epelagoa zen klima bat zuten.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.