Filipinetako geografia

Filipinak hego-ekialdeko Asiako estatua da. 7.641 uhartez osaturik badago ere,[1] horietako hamaikak egiten dute herrialdearen hedadura osoaren % 94. 300.000 kilometro koadroko eremua hartzen du,[2] eta munduko uharte-estatu handienetan bosgarrena da.

Filipinetako geografia
KontinenteaAsia
LurraldeaHego-ekialdeko Asia
Koordenatuak13° 00' N 122° 00' E
Azalera72. postua
  Guztira300.000 km2
  Lurrak%99,38
  Urak%0,62
Itsasertza36.289 km
Punturik garaienaApo mendia, 2.954 m
Punturik baxuenaFilipinetako itsasoa, 0 m
Ibai luzeenaCagayan: 505 km
Aintzira handienaLaguna de Bay: 911–949 km²
Gune ekonomiko esklusiboa2.263.816 km²

Uharteak

Filipinetako uharteak hiru multzo edo azpi-uharteditan banatzen dira (ipar-hego): Luzon, Bisayak eta Mindanao.

Mayón sumendia (2.422 m), Luzon.
Panimahawa mendilerroa, Mindanao.
Balinsasayao aintzira, Negros.
Uhartea Eremua
(km²)
Biztanleria Multzoa Uhartedia
Luzon 109.965 Luzon
Mindanao 97.530 Mindanao
Negros 13.074 Bisayak
Samar 12.849 Bisayak
Palawan 12.189 Bisayak
Panay 11.514 Bisayak
Mindoro 10.572 Luzon
Leyte 7.368 Bisayak
Cebu 4.468 Bisayak
Bohol 3.821 Bisayak
Masbate 3.238 Luzon
Catanduanes 1.523 Luzon
Basilán 1.265 Mindanao
Marinduque 920 Luzon
Busuanga 890 Luzon Calamianes
Joló 869 Mindanao
Dinagat 769 Mindanao
Taules 686 Luzon
Polillo 629 Luzon
Guimarás 605 Bisayak
Bilirán 555 Bisayak
Sibuyan 449 Luzon
Siargao 437 Mindanao
Burias 424 Luzon
Culión 389 Luzon Calamianes
Siquijor 338 Bisayak
Ticao 334 Luzon
Camiguín 238 Mindanao
Quelosuyo 130 Luzon
Bucas Gran 128 Mindanao
Romblón 112 Luzon
Linapacan 103 Luzon Calamianes
Corón 71 Luzon Calamianes
Batán 35 Luzon Batanes
Boracay 10 Bisayak Mendebaldeko Bisayak

Erliebea

Uharte gehienak, sumendi jatorrikoak, menditsuak dira eta oihan tropikalez estalirik daude. Tontorrik garaiena Apo mendia da (2.954 metro), Mindanaon. Sumendi ugari aktiboak dira, Pinatubo ezaguna adibidez.

Klima

Filipinetako klimak Köppen sailkapenaren arabera. Berdea, klima epela, negu lehorrekin (Cwb); urdin iluna, ekuatoriala (Af); tarteko urdina, montzonikoa (Am), eta urdin argia, sabanakoa (Aw).

Klima tropikala da, beroa eta hezea eta. Urteko batez besteko tenperatura 26,5 °C-koa da. Filipinarrek hiru urtaro bereizten dituzte: Tag-init edo Tag-araw (uda, martxotik maiatzera), Tag-ulan (urtaro euritsua, ekainetik azarora) eta Tag-lamig (urtaro hotza, abendutik otsailera). Tifoiek sarritan astintzen dute uhartedia, urtean hogei inguruk.

Landaredia eta fauna

Filipinen hegoaldean Wallace Lerroa igarotzen da, Insulindian zehar Asia eta Australia banatzen dituen alegiazko lerroa. Fauna eta, hein txikiago batean, flora desberdinak dira lerroaren bi aldeetan, nahiz eta geografia aldetik hurbil egon eta antzeko klima eduki, historia ebolutibo desberdina erakutsiz. Lerroa Bali eta Lombok uharteen artean igarotzen da Java ekialdean, Borneo eta Sulawesi artean gero eta azkenik Filipinetako hegoaldetik.

Erreferentziak

  1. Namria discovers 400 to 500 new islands in PHL archipelago. gmanetwork.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  2. Philippines: Urban Agglomerations. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.