Filipina Karlota Prusiakoa

Filipina Karlota Prusiakoa (alemanez: Philippine Charlotte von Preußen; Berlin, 1716ko martxoaren 13 Brunswick, 1801eko otsailaren 16) Hohenzollern leinuko printzesa bat izan zen eta ezkontzaz Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa. Frederiko Gilen I.a Prusiakoaren eta Sofia Dorotea Hannoverkoaren laugarren umea zen, Jurgi I.a Erresuma Batukoaren biloba. Bere anai-arreben artean Frederiko II.a Handia, Suediako erregina Luisa Ulrika eta Gilemina printzesa zeuden. Hezkuntza handikoa, bere garaiko Ilustrazioaren adibideetako bat da.

Filipina Karlota Prusiakoa

Bizitza
JaiotzaBerlin, 1716ko martxoaren 13a
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaBrunswick, 1801eko otsailaren 17a (84 urte)
Hobiratze lekuaBrunswickeko katedrala
Familia
AitaFrederiko Gilen I.a Prusiakoa
AmaSofia Dorotea Hannoverkoa
Ezkontidea(k)Charles I, Duke of Brunswick-Wolfenbüttel (en) Itzuli  (1733ko uztailaren 2a -  1780ko martxoaren 26a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHohenzollern dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta ezkontidea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 107481053 Edit the value on Wikidata

1733ko uztailaren 2an Karlos I.a Brunswick-Wolfenbüttelekoarekin ezkondu zen, Fernando Alberto II.aren seme nagusia. Karlos dukerriaren oinordekoa zen eta duke izendatu zuten bere aitaren heriotzarekin, 1735ean. Filipina Karlota dukesa ezkontidea izan zen. Ezkontza honekin batera Filipina Karlotaren anaia Karlosen arrebarekin ere ezkondu zen, Prusia eta Brunswicken arteko aliantza indartuz.

Filipinak Christian von Wolff filosofoarean frantsesezko idatziekin egin zuen lan. Johann Friedrich Wilhelm Jerusalem aholkulariaren laguntzarekin Alemaniako bizitza intelektuala oso gertutik jarraitu zuen. Salomon Gessner poetaren jarraitzailea, Friedrich Gottlieb Klopstockekin harreman pertsonala mantendu zuen. Gortean ere afariaren aurretik eta ondoren hizketaldiak antolatzen zituen, adituak gonbidatuz hitz egitera. Gortean operak eta dantzak ere antolatu zituzten.

1801eko otsailaren 16an hil zenean bere 4.000 liburuak Wolfenbüttel Liburutegiari eman zizkion.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.