Filipe III.a Borgoinakoa

Filipe III.a Borgoinakoa (Dijon, 1396ko uztailaren 31 Brujas, 1467ko ekainaren 15a), izengoitiz Filipe Onbera (frantsesez: Philippe le Bon, nederlanderaz: Filips de Goede), Borgoinako dukea izan zen 1419-1467 bitartean. Haren agintaldian erdietsi zuen Borgoinak prosperitate eta prestigioaren gailurra.

Filipe III.a Borgoinakoa

monarka

Bizitza
JaiotzaDijon, 1396ko uztailaren 31
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaBrujas, 1467ko ekainaren 15a (70 urte)
Hobiratze lekuaChampmol (en) Itzuli
Familia
AitaJoan I.a Borgoinakoa
AmaMargaret of Bavaria
Ezkontidea(k)Elisabet Portugalgoa
Michelle of Valois (en) Itzuli  (1409 (egutegi gregorianoa) -  1422 (egutegi gregorianoa))
Bonne of Artois (en) Itzuli  (1424 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Valois-Burgundy (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaDen Boeck (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra

Find a Grave: 12949739 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Joan Beldur Gabea eta Margarita Bavierakoaren semea zen. 1419ko irailaren 10ean, Joan hil zuten Monteraun, Karlos Frantziako dofinaren aginduz. Horren ondorioz, Filipe Borgoinako duke bilakatu zen.

Haren lehenbiziko erreakzioa Ingalaterrarekiko aliantza berrestea izan zen. 1420an Troyesko ituna sinatu zen, Henrike V.a Ingalaterrakoa Frantziako koroaren legezko oinordekotzat ezagutzen zuena, 1423an arreba Ana Joan Lancasterkoarekin ezkondu zuen, eta Borgoinako tropek lagundu zioten Henrike V.ari ondoko urteetan[1]. Borgoinar tropak izan ziren 1430ean Joana Arc-ekoa preso hartu eta ingelesen esku utzi zutenak.

Bestalde, Borgoinar Herbehereak eratu zituen, Rhin eta Eskalda ibaien arteko lurraldeak bateraturik: 1429an, Namurko Konderria jaso zuen; 1430ean, Filipe Bravantekoa hil eta gero, Brabante eta Linburgo bereganatu zituen; eta 1433an, Jacqueline Bavariakoa hil ostean, Hainaut, Zeelanda eta Holanda jaso zituen. Azkenik, 1443an Luxenburgoko dukerria oinordetu zuen.

1435ean Arraseko Bakea sinatu zuen Karlos VII.a Frantziakoarekin; horren bidez Borgoinak, de facto, Frantziako Erresumatik independizatzea lortu zuen. Harrezkero gutxitan sartu zen Frantziako gorabeheretan, eta bere estatua gobernatzeaz arduratu zen. Doleko unibertsitatea sortu zuen (1422), Flandesko industria eta merkataritza sustatu zituen, eta artista (Jan van Eyck, Rogier van der Weyden, Hans Memling) zein idazleen (Jean Wauquelin, Jean Miélot) babeslea izan zen[1]. Aipagarria da 1429an zalduntza ordena bat sortu zuela, Urrezko Ahari-larruaren Ordena (frantsesez: Ordre de la Toison d'or, nederlanderaz: Orde van het Gulden Vlies), aldi berean eredu etiko eta jokabidezko baten adierazpen gorena zena, eta orobat basailuak eta aliatuak biltzeko eta saritzeko tresna politikoa[2].

Ezkontzak eta seme-alabak

Filipe Onberaren 24 maitale eta 18 haur sasiko dokumentaturik daude.

Zuhaitz genealogikoa

Erreferentziak

  1. Poupardin, René. Burgundy. in: 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 4. en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2016-03-16).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe III.a Borgoinakoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.