Filipe II.a Borgoinakoa

Filipe II.a Borgoinakoa (Pontoise, 1342ko urtarrilaren 17a - Halle, Hainauteko konderria, 1404ko apirilaren 27a), izengoitiz Filipe Ausarta (frantsesez: Philippe le Hardi, nederlanderaz: Filips de Stoute), Borgoinako dukea izan zen 1363-1404 bitartean. 1369an Margarita III.a Flandriakoarekin ezkondu zenez gero, Flandria (1369–1404), Rethel (1369–1393), Nevers (1369–1385) eta Borgoinako (1369–1404) kondea ere izan zen, jure uxoris.

Filipe II.a Borgoinakoa

Borgoinako dukea


Bretainiako gobernadorea

Bizitza
JaiotzaPontoise, 1342ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaHalle (Belgika), 1404ko apirilaren 27a (62 urte)
Hobiratze lekuaChampmol (en) Itzuli
Sint-Martinusbasiliek (en) Itzuli
Familia
AitaJoanes II.a Frantziakoa
AmaBonne de Luxembourg
Ezkontidea(k)Margarita III.a Flandriakoa  (1369ko ekainaren 19a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra

Find a Grave: 12407831 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Frantziako errege Joan II.aren eta Bona Bohemiakoaren semea zen. 1356an, 14 urte zituela, suharki borrokatu zen aitaren ondoan Poitiersko guduan; hori zela eta, Ausarta (frantsesez: Le Hardi) izengoitia eman zioten. Gudu horretan ingelesek aita-semeak preso hartu eta Ingalaterrara eraman zituzten; 1360an itzuli ziren Frantziara, bahisaria ordaindu ondoan[1].

1363an aitak Borgoinako duke izendatu zuen. 1369ko ekainaren 19an, Margarita Flandriako konderriko oinordekoarekin ezkondu zen Ganten. 1384an, Luis II.a Flandriakoa hil ostean, Flandria eta Franche-Comtéko konde bilakatu zen, emaztearen eskubidez. Garai hartan, ehun merkataritzari esker, Flandria eskualde aberatsa zen; Margarita eta Filiperen agintaldiak oparotasuna areagotu zuen[1].

1380-1388 bitartean, Karlos VI.a ilobaren adingabetasuna zela eta, Frantziako erregeordea izan zen. Karlos VI.a 1392an erotu zenetik aurrera, Filipe izan zen Frantziako agintari birtuala. Borgoina Europako indar independente bihurtu nahian, Frantziako baliabideak Borgoinaren interesen mesedetan erabili zituen. Emaztea eta biek liburutegi bikaina eratu zuten, musikari, artista eta eskulangileak babestu eta ikuskizun zein zaldun gudu ikusgarriak antolatu zituzten[2].

1404ko apirilaren 27an hil zen, Hallen, Bruselatik hurbil, 62 urte zituela. Haren ondorengoek jarraitu zuten Borgoina handiagotzen eta Europako gorterik bikainena eratzen[2].

Ezkontza eta seme-alabak

Filipe 1369ko ekainaren 19an ezkondu zen Margarita III.a Flandriakoarekin[1]. 10 seme-alaba izan zituzten, baina 7 bakarrik iritsi ziren heldutasunera:

  • Joan Beldur Gabea (1361-1419), Borgoinako dukerria oinordetu zuena.
  • Margarita (1374-1441)
  • Katalina (1378-1426)
  • Bona (1379-1399)
  • Maria (1380-1428)
  • Antonio (1384-1415)
  • Filipe (1389-1415)

Erreferentziak

  1. Cavendish, Richard. Philip the Bold becomes Duke of Burgundy. historytoday.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-11).
  2. Cavendish, Richard. Death of Philip the Bold of Burgundy. historytoday.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-11).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe II.a Borgoinakoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.