Filidio
Briofito batzuen egitura laminar fotosintetikoa, hosto bat dirudiena, baina bere jatorri ebolutiboagatik, bere ontogenesiagatik (bere garapen prozesua) eta bere barne anatomiagatik ez dena.[1] Oro har, zurtoin edo peziolo dilatatuak dira, landare batzuetan hostoei dagokien funtzio fotosintetikoa betetzen dutenak eta funtzionalki ordezten dituztenak. Landare batzuetan, filidioak lautu eta zabaldu egiten diren bitartean, hostoak erabat murriztu edo desagertu egiten dira.
Akazia generoko espezie ugarik filidioak aurkezten dituzte. Akazia gehienek hosto konposatuak dituzte, baina batzuek filidioak dituzte. Batzuetan, beriziki landare gazteagoetan, murriztutako hostoekin osatutako filidioak ikus daitezke. Espezie honetako indibiduo batzuen plantuletan forma trantsizionalak ikusten dira hosto arrunten eta filidioen artean. [2]
Erreferentziak
- D., R. G. C.. (1969). «Opening of the Queen's Garden and New Herbarium Wing, Royal Botanic Gardens, Kew» Quarterly Newsletter (Garden History Society) (10): 8. doi: . ISSN 0435-1185. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
- «Australian Systematic Botany. An Australian Journal of Scientific Research» Mycologist 3 (1): 41. 1989-01 doi: . ISSN 0269-915X. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).