Filaret aitalehena (Fiodor Romanov)

Fiodor Nikititx Romanov (errusieraz: Фео́дор Ники́тич Рома́нов; Mosku, Errusiar Tsarerria, 1553 – Mosku?, Errusiar Tsarerria, 1633ko urriaren 1a) errusiar noble bat zen, Filareterrusieraz: Филаре́т— izenarekin Errusiako Eliza Ortodoxoko aitalehen bihurtuko zena. Mikel III.a Romanov dinastiako lehen tsarraren aita.

Filaret aitalehena (Fiodor Romanov)

Bizitza
JaiotzaMosku, 1553
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
HeriotzaMosku, 1633ko urriaren 11 (79/80 urte)
Hobiratze lekuaLoaldiaren Katedrala (Mosku)
Familia
AitaNikita Romanovich
AmaEvdokiya Alexandrovna Gorbataya-Shuyskaya
Ezkontidea(k)Xenia Shestova (en) Itzuli  (1590 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaRomanov dinastia
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Fiodor I.a Rurik dinastiako azken tsarraren lehengusua zen, eta haren buruzagi militarra izan zen suediarren aurkako gerran. Boris Godunov komentu batean sartu zuen tsarra hil zenean (1598), eta Rostovko aita nagusi egin zuten hura hildakoan (1605). Poloniarrek, Errusiako koroaz jabetu nahi baitzuten, preso hartu zuten 1610ean, eta 1619an utzi zuten aske, Migel semea tsar izendatu ondorengo seigarren urtean. Moskuko aitalehen egin zuten urte berean, eta aginpide maila handia izan zuen hurrengo urteetan politika- eta erlijio-gaietan. Bultzada handia eman zion Errusiako Eliza Ortodoxoari eta Erromatar Eliza Katolikoaren eragina murrizteko neurriak hartu zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filaret aitalehena (Fiodor Romanov) Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.