Filadelfiako konbentzioa

Filadelfiako Konbentzioa Ameriketako Estatu Batuetako biltzar konstituziogilea izan zen, Britainia Handitik independentzia lortu zuten 13 kolonietako 55 ordezkariz osatua egon zena. Biltzar hori George Washingtonen gidaritzapean zegoen eta beste partaideen artean, Franklin, Madison, Hamilton eta Morris kide ospetsuak izan ziren. Pennsylvania estatuko kapitolioan bildu ziren lehen aldiz 1787ko maiatzaren 14an, eta irailaren 17ra arte iraun zuen konbentzioak. Bertan hartutako erabakietatik gaur egun indarrean jarraitzen duen Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa idatzi zen.[1]

Henry Hintermeisterren margolana
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren sorrera
George Washington, konbentzioaren Presidentea.

Aurrekariak

Zergen gatazka

Britainia Handiaren eta Frantziaren Zazpi Urteko Gerrarren ondoren (1754-1763), Britainia Handiak garaipena lortu zuen Ipar Amerikako 13 kolonien eta Indiaren kontrola bereganatuz.

Britainia Handiak Europako Gerran izandako koste altuei aurre egiteko, zenbait zerga ezarri zituen hurrengo urteetan kolonietan, Ipar Amerikakoetan besteak beste.

Horrela, adibidez, 1764.urtean, Britainia Handiak kolonietan Sugar Act edo Azukrearen legea ezarri zuen zerga gehiago jasotzeko. Horri jarraituz, Stamp Act edo Tinbrearen Legea etorri zen 1765.urtean, edozein dokumenturen gaineko zerga. Amerikarrak Britainia Handiaren kosteak ordaintzearen aurka posizionatu ziren, esanez amerikarrik ez zegoela Londreseko Legebiltzarrean eta han hartzen ziren erabakiak ez zirela beraienak. Horrela sortu zen No taxation without representation lema.

Legearen aurkako borrokan Tinbrearen Legea atzera botatzea lortu zen eta Londres koloniekin berriz ere egoera baketsura itzuli zen. Baina diru eskasiak jarraitzen zuen, eta, besteak beste, ejerzituaren kostuak ordaintzeko Townsend ministroak beste zenbait produkturen gaineko zergak ezarri zituen, kristalaren, berunaren, margoen, tearen eta paperaren gaineko zergak, hain justu.

Boston 1773
Tearen Matxinada

Neurri berrien aurrean, amerikarrek beraien kontrako ideiak adierazten hasi ziren prentsa bidez, eta gizartea mobilizatzen hasi zen. 1770.urteko ekainak 5eko iskanbiletan hainbat herritar hil ziren eta Britainia Handiak jarrera baketsua hartzea erabaki zuen. Horrela, lehen ministro berriak, lord Northek, Townsend ministro ohiak harturiko erabakiak, alegia, produktuen gaineko zergak, bertan behera utzi zituen. Tearen gainekoa izan ezik.

Indiako kolonietan, ordea, Tearen legea deuseztatu izanak, amerikarren protesta eragin zuen eta 1773ko abenduaren 16an, oposizioa erakutsiz Britainia Handiari, Bostongo portuan te kargamendu oso bat itsasora bota zuten kolonoek. Bostongo Tearen Matxinada edo Tearen Matxinada (ingelesez: Boston Tea Party) izenaz ezagutzen da gertaera hori.

Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra

Kolonoen jarreraren aurrean Londresetik erabaki batzuk hartu ziren horiek gelditu eta egoerak aurrera jarraitu ez zezan. Bostongo portua itxi zen, Massachusetsseko gobernuan eta justizia administrazioan aldaketak ezarri ziren eta Quatering Act legea sortu zen. Baina erabakiek amerikarren sumisioa lortu beharrean, jokabide erradikala indartu zuen. Egoera korapilotsu horretan 1775eko apirilaren 19an Amerikako Indenpendentzia Gerrako lehen guda hasi zen Lexingtonen.

Gerra hasita zegoela, aurretik ere 1774.urtean Filadelfian Britainia Handiak erabakitako neurri berrien aurka egiteko asmoz Kongresu Kontinentala lehen aldiz elkartu bazen, 1775.urteko maiatzaren 10ean elkartu ziren berriz ere, oraingo honetan gerrako lehen neurriak hartzeko. Bigarren Kongresu Kontinentalean armada antolatu zen George Washingtonen gidaritzapean.

Kongresu horrek, 1776ko uztailaren 2an erabaki zuen “Kolonia Batu hauek estatu aske eta independenteak direla eta izan behar dutela eskubide osoz” eta bi egun geroago, uztailaren 4an, Thomas Jeffersonek idatzitako Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena onartzeko batu ziren 56 kongresista. Sinatzaileen artean  John Adams eta Benjamin Franklin zeuden.

Gerraren joan etorrian amerikarrek ikusi zuten kanpo laguntzarik gabe zaila izango zutela Britainia Handia garaitzea. Horregatik, Zazpi Urteko Gerran jasandako porrotari aurre egiteko asmoa zuten frantziarrekin aliatu ziren. Luis XVI.aren gobernuak hasiera batean armak eta laguntza ekonomikoa eskaini zien amerikarrei. Baina Saratogan izandako garaipenak, 1775.urteaz geroztik ezkutuan amerikarrei laguntza eskaini zien Espainia eta Frantziak, Estatu Batuekin aliantza sinatu eta independentzia aldarrikatzea eragin zuen.

Beranduago Holanda ere batu zen koaliziora eta Britainia Handiaren aurkako gerran parte hartu zuen. Britainia Handiak aurkari indartsuagoak zituen, eta zenbait galera izan zituen: Antilla islak Frantziak bereganatu zituen; Yorktownen frantziarren eta amerikarrek Britainia Handia garaitu zuten; Espainiarrek Florida eta Menorka berreskuratu zituzten.

Egoera ikusita, Britainia Handiak gerrarekin amaitzeko nahia erakutsi zuen. 1783ko irailaren 3an Parisko Ituna sinatu zuten amerikarrekin batera eta 13 kolonien independentzia onartu zuten.

Estatu berriaren sorrera

Ameriketako koloniek independentzia lortu zuten eta gaur egun ezagutzen dugun Amerikako Estatu Batuen sorrera eman zen. Pensilvaniak, Massachusettsek eta Virginiak beraien Konstituzio propioak idatzi zituzten. Baina estatuen baturaren eta gobernu berri bat eratzearen alde agertu ziren  James Madison eta Alexander Hamilton, eta Bigarren Kongresu Nazionalean erabaki ziren artikuluak alde batera uztea proposatu zuten 1787ko maiatzaren 14tik irailaren 17ra bitartean gertatu zen Filadelfiako Konbentzioan.

Konbentzio horretan 55 kongresista elkartu ziren, eta bertan elaboratu zen Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa. Gainera, Virginiako eta New Jerseyko planak ideatu ziren eta Connecticuteko Konpromisoa ere idatzi zen. Hortaz gain, ameriketako kolonietako poblazioaren bostetik bat esklaboa zela ikusita horri irtenbidea ematea ebatsi zen. Zenbait eztabaiden ondoren, erabaki zen esklaboak herritar libre baten 3/5  gisa interpretatuko zirela. Aurrerago, 1808.urtean, esklabotzari amaiera ematea erabaki zen.

Filadelfiako Konbentzioko parte hartzaileak

55 parte hartzaile izan ziren:[2]

  • Ipar Carolina
    • Alexander Martin*
    • William Richardson Davie*
    • Richard Dobbs Spaight
    • William Blount
    • Hugh Williamson
  • Hego Carolina
    • John Rutledge
    • Charles Pinckney
    • Charles Cotesworth Pinckney
    • Pierce Butler
  • Connecticut
    • William Samuel Johnson
    • Roger Sherman
    • Oliver Ellsworth*
  • Delaware
    • George Read
    • Gunning Bedford, Jr.
    • John Dickinson
    • Richard Bassett
    • Jacob Broom
  • Georgia
    • William Few
    • Abraham Baldwin
    • William Pierce*
    • William Houstoun*
  • Maryland
    • James McHenry
    • Daniel of St. Thomas Jenifer
    • Daniel Carroll
    • John Francis Mercer*
    • Luther Martin*
  • New Jersey
    • David Brearley
    • William Houston*
    • William Paterson
    • William Livingston
    • Jonathan Dayton

(*)Ez zuten AEBko Konstituzioaren azken borradorea sinatu.

Konstituzioaren Atarikoa

« Guk, Estatu Batuetako Herriak, Batasun hobea sortzeko, Justizia ezartzeko, barne lasaitasuna finkatzeko, Defentsa komunerako hornitzeko, ongizate orokorra sustatzeko eta geuretzat eta gure ondorengoentzat Askatasunaren onurak segurtatzeko asmoz, Amerikako Estatu Batuentzat Konstituzio hau agintzen eta ezartzen dugu.  »

[3]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Asimov, Isaac & Míguez Néstor (2001). El nacimiento de los Estados Unidos (1763-1816). Madril: Alianza.
  • García, Teresa & Pérez Mª Pilar (1995). De colonias a república: los orígenes de los Estados Unidos de América. Madril: Síntesis.
  • Paredes, Javier (1999). Historia universal contemporánea, vol. 1: De las revoluciones liberales a la primera guerra mundial. Bartzelona: Ariel.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.