Figueres
Figueres Kataluniako barrualdeko udalerria da. Alt Empordà eskualdeko hiriburua eta udalerri nagusia da eta Gironako probintzian kokatuta dago. Herrigunez gain, Palol eta Vilatenim herriek osatzen dute udalerria.
Figueres Figueres | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kataluniako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Katalunia | ||||||||||
Eremu funtzionala | Comarques Gironines | ||||||||||
Eskualdea | Alt Empordà | ||||||||||
Alkatea | Jordi Masquef Creus | ||||||||||
Izen ofiziala | Figueres | ||||||||||
Jatorrizko izena | Figueres | ||||||||||
Posta kodea | 17600 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 17066 | ||||||||||
Herriburua | Figueres | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°16′N 2°57′E | ||||||||||
Azalera | 19.3 km² | ||||||||||
Altuera | 39 m | ||||||||||
Mugakideak | Cabanes, El Far d'Empordà, Llers, Peralada, Vila-sacra, Vilabertran eta Vilafant | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 47.879 (2023) 791 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.480,78 bizt/km² | ||||||||||
Etxebizitzak | 218 | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 972 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Marinhana, Perpinyà, St. Petersburg (Florida), Aïn Beïda (en) , Craiova eta Alcalá la Real | ||||||||||
Matrikula | GI | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | katalan | ||||||||||
ca.figueres.cat |
2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 43.330 biztanle zituen, 2017an ia 46.000. 19.31 km²-ko azalera du.
Kokapena
Figueras Kataluniako ipar ekialdeko muturrean kokatuta dago. Espainia eta Frantziaren arteko mugatik hurbil dauden hirien artean garrantzitsuena da, eta baita komunikazio lotune nabarmena, Espainiatik sartzen eta irteten diren bidaiarien eta turisten sarrera atea eta derrigorrezko geldialdi gune bihurtzen duena.
Bere kokapenak oso komunikazio lotune iristagarria bihurtzen du. Bidaiaria zuzenki errepidez, trenbide konbentsionalez eta abiadura handiko trenez heldu daiteke. Errepidez, AP-7 autobidearen bidez heltzen da, baita N-2 eta N-260 errepide nazionaletatik. Trenari dagokionez, geltokia hiriaren erdialdean dago kokatuta, eta bertan daukate geltokia Cerbère-Bartzelona lineako tren guztiak. Gainera Figueras-Vilafant geltoki berriak konexioa dauka Parisekin eta bitarteko hirie frantsesekin eguneko bi trenen bitartez (TGV), eta Madrilekin AVEren Madril-Zaragoza-Bartzelona-Frantziar muga linearen bitartez.
Horrez gain, tren konbentzionalaren geltokiaren aurrean autobusen geltokia dago, linea internazionalen geldialdi puntua dena, bai eta sarrera eta irteera puntua katalan eta komarkal linietarako.
Demografia
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 | 2017 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
11.084 | 11.778 | 12.538 | 14.106 | 15.404 | 15.396 | 16.648 | 22.052 | 30.412 | 34.573 | 33.064 | 43.330 | 45.961 |
Leku interesgarriak
Hiriko lau leku hauek nazio interesdun ondaretzat hartu ditu Generalitatek:
- Dalí antzoki-museoa
- Sant Pere eliza.
- Sant_Ferran gaztelua.
- Vilatenimeko eliza gotortua.
Biografiak
- Abdó Terradas (1812-1856), politikaria eta idazlea.
- Salvador Dalí (1904-1989), margolaria.
- Kiko Veneno (1952-), abeslaria.
- Mónica Naranjo (1974-), abeslaria
- Maverick Viñales (1995-), motoziklista.
Alkateak
- Josep Maria Ametlla Peris (PSC): 1979.
- Miquel Esteba Caireta (CIU): 1979-1980.
- Eduard Puig Vayreda (CIU): 1981-1983.
- Marià Lorca Bard (CIU): 1983-1995.
- Joan Armangué Ribas (PSC): 1995-2007.
- Santiago Vila Vicente (CIU): 2007-2013.
- Marta Felip Torres (CIU): 2013-2018.
- Jordi Masquef i Creus (CDC): 2018-2019.
- Agnès Lladó Saus (ERC): 2019-
Irudi galeria
- Museu Dalí.
- Castell de Sant Ferran.
Ikus, gainera
- Gironako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
- (Katalanez)Figueres hiriko webgune ofiziala