Figueira da Foz
Figueira da Foz Portugalgo Coimbrako barrutian dagoen udalerria da. 2006ko erroldaren arabera, 63.372 biztanle zituen. Portugal iparraldeko turismo gune agusia da.
Figueira da Foz Figueira da Foz | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Coimbra | ||
Izen ofiziala | Figueira da Foz | ||
Jatorrizko izena | Figueira da Foz | ||
Posta kodea | 3084 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°12′N 8°54′W | ||
Azalera | 379.05 km² | ||
Mugakideak | Pombal (en) , Cantanhede, Montemor-o-Velho eta Soure | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 62.125 (2011) | ||
Dentsitatea | 163,9 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Gradinhan | ||
cm-figfoz.pt |
Etimologia
Salmanha nasan arrantzaleek beren txalupak lotzen zituzten eta eta bertan zegoen pikondo batek eman omen zion izena herriari.
Geografia
Coimbratik 40 kilometro iparraldera kokaturik dago, Mondego ibaia itsasoratzen den tokian. Hainbat hondartza daude udalerrian.
Historia
Neolito garaiko aztarnak aurkitu izan dira Figueira da Foz udalerrian, baina 1096koa da hiria aipatzen den agiri zaharrena. Petri abadearen lurrak omen ziren, Coimbrako katedral zaharrari zegokion apaiza zen berau.
XVIII eta XIX mendeetan garatu zen Figueira, batez ere ontzigintzari loturiko industriari esker. 1920 eta 1930 hamarkadetan turismoleku garrantzitsua bihurtu zen eta Rainha das Praias ("hondartzen erregina") ezizenaz ezagutzen hasi zen.
Turismoa
Turismoa da jarduera ekonomiko nagusia. Hondartza ugari eta itsas-kirol kaiak izateaz gain Europako kasino handienetakoa du.
Banaketa administratiboa
Fregesiak
Alhadas | Alqueidão | Bom Sucesso |
Borda do Campo | Brenha | Buarcos (Figueira da Foz) |
Ferreira-a-Nova | Lavos | Maiorca (Figueira da Foz) |
Marinha das Ondas | Moinhos da Gândara | Paião |
Quiaios | Santana (Figueira da Foz) | São Julião da Figueira da Foz (Figueira da Foz) |
São Pedro (Figueira da Foz) | Tavarede (Figueira da Foz) | Vila Verde (Figueira da Foz) |
Demografia
Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[1] | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | |
10 281 | 8 021 | 43 032 | 49 590 | 57 631 | 58 559 | 61 555 | 62 601 | 62 105 |
Ondasun nabarmenak
- Santa Catarina gotorlekua.
- Casa do Paço: XVII mendeko eraikina.
- São Julião eliza.
Iruditegia
- Hondartza aldea.
- Santa Catarina gotorlekua.
- Casa do Paço.
- São Julião eliza.
- Figueirako kasinoa.
- Mondego lurmuturreko itsasargia.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Portugesez) Figueira da Fozko udalaren webgunea.