Fifi Mukuna

Fifi Mukuna (Kinshasa, Kongo, 1968ko urtarrilaren 15a) diseinatzaile eta karikaturista da.

Fifi Mukuna

Bizitza
JaiotzaKinshasa, 1968ko urtarrilaren 15a (56 urte)
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
Jarduerak
Jarduerakpenciller (en) Itzuli eta karikaturagilea

Biografia

Fifi Mukuna Zaireko diplomatiko baten alaba da. Lehen Hezkuntzako ikasketak Belgikan egin zituen, aitak hala nahita. Willy Vandersteenek marraztutako Bob eta Bobotteren abenturek liluratuta, marrazketan interesatu zen. Afrikara itzuli eta gero, Kinshasako Arte Ederren Akademian ikasi zuen, 1989an.[1][2]

Lan ibilbidea

Gero, karikaturista gisa parte hartu zuen egunkari eta aldizkarietan, hala nola Le Palmarès, Le Phare eta Le Grognon, eta Kongoko artista eta grafista herrikoekin elkartzen zen.[2] Halaber, Alliance franco-congolaise aldizkarian (Fondation Alliance Française de Paris fundazioarekin partaidetzan diharduen zuzenbide kongoarreko irabazi-asmorik gabeko elkartea) argitaratu zituen komiki-tirak. Wallonie-Bruxelles zentroak antolatutako prestakuntza-ikastaroetan ere parte hartu zuen; baita, 2001ean, Afrikako autoreen bilduma kolektibo batean ere: À l'ombre du baobab, non kaleko haurrak baititu aipagai.[1][3][1]

Prentsan dituen karikaturekin kezkatuta, 2002an bere herrialdea utzi eta Frantziara alde gin zuen. Errefuxiatu politikoaren estatusa eskuratu zuen, eta bere familia batu zitzaion (ama familiakoa da). Frantzian, komikiak egiteari ekin zion berriz.[2] Afrobulles aldizkariraren hirugarren alean parte hartu zuen (izen bereko kolektiboaren aldizkaria), Alix Fuili[1],[4] Kongoko beste diseinatzaile batek bultzatuta; baita hiru album kolektibotan ere: Une journée dans la vie d'un africain d'Afrique, Là-bas ... Na poto («Na Poto»k «Europan» esan nahi du lingala hizkuntzan), eta New Arrivals.[2][3] Linus aldizkari italiarrarekin kolaboratu zuen, Christophe Ngalle Edimoren eszenatoki batean, eta Matite Africane erakusketari lotu zitzaion. 2005ean argitaratu zen Si tu me suis autour du monde (Munduari biraka jarraitzen badidazu). Carl Norac idazle belgikarraren lan batetik abiatuta, Fifi Mukunak (marrazkietarako) eta Christophe Ngalle Edimok (gidoia) istorio irringarri bat sortu zuten, uraren eta gizakiaren neurrirako ekologiaren gaiari buruz.[1][2] Fifi Mukuna irakaslea ere bada Tourcoingeko Adierazpen Plastikoko Goi Eskola Erregionalean.

Erreferentziak

  1. Avignon 2009, Africultures.
  2. Langevin 2013, 3077 orr. .
  3. Saintot 2014, La Voix du Nord.

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.