Fidela Bernat
Fidela Bernat Aracués (Uztarroze, Nafarroa Garaia, 1898ko apirilaren 24a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona izan zen.[1] Bernat hiltzearekin batera —92 urte zituelarik—, erronkariera ere hil zela jotzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude —audio grabazio batzuk, transkripzio eta guzti, eta zenbait bideo—, emakume hari egindako elkarrizketak jasota dauzkatenak. Dokumentu horiek biltzen jardun ziren Koldo Artola (Aranzadi Zientzia Elkartekoa) eta haren lankide Fermin Leizaola.
Fidela Bernat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fidela Bernat Aracués |
Jaiotza | Uztarroze, 1898ko apirilaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Iruñea, 1991ko otsailaren 23a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak |
Urte askoan Iruñean bizi izan zen.
Familia
1925ko ekainaren 23an Pedro Ederra Lorearekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten eta 1988an alargundu zen.
Ikus, gainera
- Zerrenda:Hilda edo hilzorian dauden hizkuntzen azken hiztun ezagunak
Erreferentziak
- Marko, Belen. (1991-02-13). «Fidela Bernat: tenpra aixtoak eraman duen Uztarrozeko euskalduna. Erronkarieraz mintzatzen zekien hondarreko "uskalduna" zen beharbada,» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
Kanpo estekak
- Koldo ARTOLA: «Fidela Bernat anderea, euskal hiztun erronkariarra (eta II)», Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, 32. urtea, 85. zenbakia, 2000, 487-512 orrialdeak.
- Erronkarieraren grabazioak, Nafarroako Euskararen Mediateka.
- "Nafarroako Euskararen Fonoteka", Ahotsak.eus.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.