Fiat C.R.32

Fiat C.R.32 ehiza-hegazkin biplano italiarra izan zen.[1] Celestino Rosatellik asmatu zuen Fiat CR.30ean oinarrituta. Espainiako Gerra Zibilean, CR.32ek Aviazione Legionariaren indar nagusia osatu zuten, non "Txirri" izengoitiz ezagutu zituztelarik. 1936ko abuztutik aurrera 400 aparatu baino gehiago erabili zituzten gerran. Bere maniobrabilitateari esker, Fiat CR.32ak aurkari arriskutsua izan ziren ehiza-hegazkin modernoagoentzat, Polikarpov I-15 eta Polikarpov I-16 sobietarrentzat, esaterako.

Fiat C.R.32
fighter biplane (en) Itzuli, lurra hartzen duen hegazkina eta Ehiza-hegazkina
Fabrikazioa
FabrikatzaileaFiat Aviazione (en) Itzuli
GaratzaileaFiat
DiseinatzaileaCelestino Rosatelli (en) Itzuli
Ekoizpen osoa1.312
Historia
Lehen hegaldia1933ko apirilaren 28a
KudeatzaileaItalian Air Force (en) Itzuli
GatazkaEspainiako Gerra Zibila, Italian invasion of Albania (en) Itzuli, Bigarren Italia-Etiopia gerra, Bigarren Txina-Japonia Gerra eta Bigarren Mundu Gerra
Ezaugarriak
Dimentsioak7.448,5 (luzera) mm
PropulsatzaileaA.30 R.A. (en) Itzuli (1)
Potentzia600 imperial horsepower (en) Itzuli
Abiadura233 mph
Edukiera1
Autonomia466 mi
ArmamentuaMetrailadore (2)

Bigarren Mundu Gerran, italiar armadak 300 inguru erabili zituen, batez ere ipar eta ekialdeko Afrikan, Albanian eta Mediterraneon. Baina, ordurako nahiko zaharkiturik zegoen.[2]

Erreferentziak

  1. Vigna-Heimdal, Achille, IMAM. Ro.37 Le Macchine e la storia. STEM Mucchi, Modena 1979
  2. Sgarlato, Nico. Fiat CR.32 Freccia – CR.42 Falco. Parma, Italy: Delta Editrice, 2005. 10-14. orr.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.