Ferran Latorre
Ferran Latorre i Torres (Bartzelona, 1970eko urriaren 18a-) kataluniar alpinista eta mendizalea da. "Piolet d'Or" saria birritan jaso du, 1995 eta 2008an. Espedizio anitzetan euskal alpinistekin batera ibili izan da.
Ferran Latorre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1970eko urriaren 18a (53 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa Aula Escola Europea |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Jasotako sariak | ikusi
|
ferranlatorre.com | |
2017ko maiatzean 14 Zortzimilakoak igo zituen lehenbiziko kataluniarra bilakatu zen.
Ibilbidea
14 urterekin kataluniar hibiburuko Centre Excursionista de Catalunya elkartearen mendi irteeretan parte hartzen hasi zen, bai eta alpinismoa, harkaitz-eskalada eta izotz-eskaladan jarduten ere. Lehenbizi Pirinioetako gailurrak igotzen hasi zen, ondoren Alpeetakoak eta azkenik Himalaiakoak.
Espedizio nagusiak hauek izan dira, kronologikoki agertzen direnak:
- Shisha Pangma (8.008 m), 1992.
- Annapurna (8.091 m), 1999. Juanito Oiarzabalekin batera, bere 14. zortzimilakoa egin zuena, eta Juan Vallejorekin.
- Makalu (8.465 m). 7600 m-tara iritsi zen, ezin tontorreraino iritsi klima baldintza txarrengaitik.
- Everest (8.846 m). Bi saiakera oxigeno barik, 8700 m-tara iritsi zen, tontorrera iritsi gabe.
- K2 (8.611). Juanito Oiarzabal, Juan Vallejo, Mikel Zabalza eta Edurne Pasabanekin. 7900 m-tara iritsi zen.
- Kangchenjunga (8.586). Juan Vallejo, Mikel Zabalza eta Josu Bereziartuarekin. 8.500 metrotara iritsi ziren, klima baldintza txarrengaitik gelditu ziren.
- Everest. Juan Vallejo eta Alberto Iñurrategirekin, 8.200 metrotan gelditu ziren.
- Broad Peak (8.047), 2007. Edurne Pasaban, Iván Vallejo eta Silvio Mondinelli, azken honek bere 14. zortzimilakoa egin zuen.
- Dhaulagiri (8.167 m), 2008. Edurne Pasaban eta Iván Vallejorekin, azken honek bere 14. zortzimilakoa egin zuen.
- Gasherbrum IV. Alberto Iñurrategi, J.C. Tamayo, Mikel Zabalza eta Juan Vallejorekin.
- Kanchenjunga (8.586 m), 2009. Edurne Pasaban eta Juanito Oiarzabalekin.[1]
- Gasherbrum I, 2015. Yannick Graziani, Tom Seidensticker eta Muhammad Sadiq-ekin.[4]
Ikus, gainera
- Bartzelonar ezagunen zerrenda
Erreferentziak
- Ferrán Latorre hace cima en el Kangchenjunga; el resto de Al Filo, a 1 hora de cumbre
- Ferran Latorre corona el Lhotse i conquereix el seu vuitè cim de més de 8.000 metres sense oxigen.
- Ferran Latorre hace cumbre en el Cho Oyu.
- Ferran Latorre hace cumbre en el Gasherbrum I.
- Ferran Latorre corona el Makalu.
- Cima de Ferran Latorre en el Nanga Parbat.
- Ferran Latorre fa història i corona l'Everest, el seu últim vuit mil.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.