Fernando de Valenzuela
Fernando de Valenzuela y Enciso (Napoli, 1636ko urtarrilaren 8a - Espainia Berria, 1692ko otsailaren 7a) espainiar politikaria izan zen. Etxe xume bateko semea zen. Mariana Austriakoa erreginaren zerbitzari batekin ezkondu zen, eta Filipe IV.a hil zenean, erreginaren aholkularia izatera iritsi zen. Kargu asko lortu zituen, eta erreginarentzat ezinbestekoa izan zen haren laguntza gobernuan. 1676an Lehen Ministro izendatu zuenean, eskumen handiagoak lortu zituen. Valenzuelaren aginpideak gortearen eta nobleen haserrea piztu zuen, Joan Jose Austriakoarena batez ere, eta 1689an Karlos II.ak Filipinetara erbesteratu zuen.
Fernando de Valenzuela | |||
---|---|---|---|
Fernando de Valenzuelaren erretratua, Claudio Coellok egina. Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Napoli, 1636ko urtarrilaren 5a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1692ko urtarrilaren 7a (56 urte) | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.