Fernando Urkia

Fernando Urkia (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1896ko apirilaren 16aErroma, Italia, 1959ko martxoaren 19a) elizgizona, euskal idazlea eta musikagilea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoan, Argentinako Salta hiriko apezpiku izatera heldu zen.

Fernando Urkia
Bizitza
JaiotzaArbizu, 1896ko apirilaren 16a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaErroma, 1959ko martxoaren 19a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiza, idazlea eta musikagilea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

Altsasun eta Oñatin ikasi ondoren apaiztu zen. Hasieratik musikan interesaturik, konpositorea eta organo-jotzailea izan zen. Euskaltzalea, Euskal Esnalea aldizkarian idatzi zuen. Gerrarekin batera Argentinara bidali zuten. Han, Salta hiriko apezpikua izan zen. Europara bueltatuta, Erroman hil zen, 1959an.

Obra

Musika konposizio asko utzi digu eta baita ere euskaraz idatzitako artikulu ugari. Lau antzerki lan idatzi zituen:

  • Ilargi bete (1928)
  • Aralar mendian, 1934ko martxoan Antzerti aldizkarian argitaratuta.
  • Iñauteriaren eriotza, eta
  • Uribarriko sorgiña.

Kanpo estekak

Fernando Urkiaren lau antzerkiak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.