Fernando Romero Martínez

Fernando Romero Martínez (Errenteria, 1982ko otsailaren 10a) bankari ohia eta zuzenbidean aditua den enpresaburua, EiDF enpresaren sortzailea. Forbesen arabera, espainiako aberatsenen artean dago. 2022an agertu zen zerrendan lehen aldiz, 34. postuan kokaturik.[1][2][3][4]

Fernando Romero Martínez
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1982ko otsailaren 10a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaPoio
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
IESE Business School
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

LinkedIn: fernando-romero-martínez-13333086 Edit the value on Wikidata

Biografia

Errenterian jaio bazen ere, gaztetatik Galizian bizi da, Poion.[5] Zuzenbidea ikasi zuen Deusto, Santiago eta Nafarroako IESE Business School-en. Bankaria zela, energia berriztagarrien negozioa eta mozkinak ezagutu zituen. Izan ere, Aznarren gobernuak inbertsioak sustatu zituen. 2008an EiDF (Energía, Innovación y Desarrollo Fotovoltaico) sortu zuen, eguzki-energia fotovoltaikoaren eta autokontsumo fotovoltaikoaren eremuan lan egiten duen enpresa. 2011an bere lenen instalazioa jarri zuen. 2018an autokontsumoa sustatzeko "eguzkiaren zerga" bertan geratu zen eta horrek inbertsioak sustatu zituen. Enpresak Pontevendran du egoitza eta 2021ean atera zuten burtsara, BME Growth delakoan. Enpresaren balioa hirukoiztu zen, eta Romerok jabetzaren %77a izanik, 850 milioi euro dituela estimatzen da.[6] 2023an enpresak "Mercado Contínuo" delakoari salto egindo duela adierazi du.[7] Enpresak bi lan lerro ditu, batetik energia sortzea eta bestetik, energia saltzea. Bigarren hau, Prosol Energía izeneko enpresaren bitartez egiten dute.[5]

Sariak eta Aitortzak

  • 2021ean, Gazte Enpresarien saria Nazioartekotzeari, La Razon egunkariak emana.[8]
  • 2022an, Sociedad Europea de Fomento Social y Cultural delakoaren saria. [9]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) BERNAL, IRATXE. (2022-11-07). «Fernando Romero, el errenteriarra que pasó de vender pizzas a ser el tercer vasco más rico en la lista Forbes» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  2. (Gaztelaniaz) Doval, Constan. (2022-11-03). «Estos son los vascos más ricos de la lista Forbes» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Los 100 españoles más ricos 2022» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Las 100 personas más ricas de España, según la nueva lista Forbes 2022» www.antena3.com 2022-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  5. (Gaztelaniaz) «Fernando Romero: «Estamos valorados en 210 millones y nos hemos revalorizado un 269 %»» La Voz de Galicia 2021-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  6. (Gaztelaniaz) bernal, iratxe. (2022-11-07). «Fernando Romero (Lista Forbes) | El millonario vasco que triunfa en Galicia» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  7. (Ingelesez) «Fernando Romero Martinez - The Business Year» thebusinessyear.com 2021-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  8. (Gaztelaniaz) «El Rey presidirá la XVIII Edición de los Premios Joven Empresario en Madrid» www.larazon.es 2021-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  9. (Gaztelaniaz) b9aaa1304c. (2022-12-21). «D. DAVID PINTOS – DIRECTOR COMERCIAL EiDF SOLAR. RECOGE EL PREMIO EN REPRESENTACIÓN DE FERNANDO ROMERO MARTÍNEZ» sociedadeuropeadefomento.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.