Fernando Remacha
Fernando Remacha Villar (Tutera, 1898ko abenduaren 15a - Iruñea, 1984ko otsailaren 21a) nafar musikagilea izan zen[1] Frankismoaren errepresioa pairatu zuen.
Fernando Remacha | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tutera, 1898ko abenduaren 15a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1984ko otsailaren 21a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa Espainiako Akademia Erroman |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Biolin ikasketak Tuteran hasi zituen; geroago Iruñean Aramendiarekin ikasi zuen. Ondoren, Madrilera joan zen ikastera, konposizioa Conrado del Camporekin, eta biolina José del Hierrorekin. Madrilgo garai horretan bere lene lanak idatzi zituen: La Maja Vestida (1919) balleta, Alba (1922) poema sinfonikoa, eta Tres piezas para piano (1923).
1923. urtean San Fernando Arte Ederretako Akademiako Erroma saria irabazi zuen. Ondoren, Italiara joan zen eta Gian Francesco Malipierorekin ikasi zuen. Garai horretan abesbatza eta orkestrarentzako Quam pulchri sunt motetea (1925) eta Homenaje a Góngora (1927) idatzi zituen.
1928. urtean Madrila itzuli zen; Arbosen Orkestra Sinfonikoan biolaren plaza eskuratu zuen oposizioa gaindituz. Halaber, Filmófono enpresaren zuzendaritza artistikoa eta gerentzia hartu zuen; horri esker film desberdinen soinu banda prestatuko ditu eta José Luis Sáenz de Heredia edo Luis Buñuel mailako zuzendariekin lan egingo du. Nolabait, Espainiar zinema musikaren aitzindarietako bat izan zen.
1930ean Grupo de Madrid aurkeztu zen, Grupo del 31 o de la República izenez ere bataiatua. Harenak dira Salvador Bacarisse, Juan José Mantecón, Rosita García Ascot, Rodolfo eta Ernesto Halffter anaiak eta Fernando Remacha, 27ko Belaunaldiko musikaririk adierazgarrienetako bat bihurtu zena. Hiru aldiz irabazi zuen Espainiako Musika Saria[2].
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Tuterara itzuli zen eta ia 1950eko hamarkadara artera arte utzi zuen konposizioa, hau da, ez zuen lan berririk sortu. 1957. urtean Iruñeko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten. Teresa Catalán musikagile iruindarraren irakaslea izan zen. 1980. urtean Musika Sari Nazionala irabazi zuen berriro.
Remacharen lan aipagarriak dira, besteak beste: Kuartetoa (1925), pianorako; San Fermin bezperak (1951), oratorioa; Gitarra eta orkestrarako kontzertua (1955); Lizarrako rapsodia (1960), pianorako eta orkestrarako; Jesu Kristo gurutzean (1964), kantata.
Sariak eta omenaldiak
- 1932 - Espainiako Musikaren Sari Nazionala
- 1938 - Espainiako Musikaren Sari Nazionala
- 1973 - Nafarroako Unibertsitatearen Honoris Causa Doktorea
- 1973 - Tuterako sem kuttuna[3]
- 1980 - Espainiako Musikaren Sari Nazionala
Bibliografia
- Fernando Remacha, Música de Fernando Remacha [música impresa], Fondo de Publicaciones del Gobierno de Navarra, Pamplona.
- Margarita Remacha, Fernando Remacha, una vida de armonía, Fondo de Publicaciones del Gobierno de Navarra, Pamplona, 1996.
- Egile Batzuk. Jornadas en torno a Remacha y la Generación del 27, Universidad Pública de Navarra, Pamplona, 1998.
- Marcos Andrés Vierge, Fernando Remacha: el compositor y su obra, Instituto Complutense de Ciencias Musicales, Madrid, 2003.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Margarita Remacha, Fernando Remacha, una vida de armonía, Nafarroako Gobernua, Iruñea, 1996
- Marcos Andrés Vierge, Fernando Remacha: el compositor y su obra, Instituto Complutense de Ciencias Musicales, Madril, 2003
- Pérez Sánchez, Beatriz (2011). «Semblanza de Julio Ramón Segura Moneo, archivero municipal de Tudela». Huarte de San Juan. Geografía e historia (18): 12. ISSN 1134-8259.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Pello Guerra: "40 años de la muerte de Fernando Remacha", Naiz.eus agerkari digitalean, 2023/02/21.
- (Gaztelaniaz):Fernando Remacha Gran Enciclopedia Navarra webgunean.
- (Gaztelaniaz):Tuterako Fernando Remacha abesbatza.