Fernando Medina
Fernando Medina Pineda, pilota arloan Momo Medina deituraz ezaguna (Mexiko Hiria, Mexiko, 1979ko abenduaren 11 – 2015eko maiatzaren 7a) esku huskako pilotaria izan zen. Aurrelari jokatzen zuen,[1] eta profesionaletan aritu zen Asegarcerekin, 2001etik 2006raino. Pilotarien familiakoa, aitonak 1970eko Munduko Pilota Txapelketan parte hartu zuen.
Momo Medina | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Fernando Medina Pineda | |||
Jaiotza data: | 1979ko abenduaren 11 | |||
Jaioterria: | San Juan Ixtayopan, Mexiko Hiria (![]() | |||
Heriotza data: | 2015eko maiatzaren 7a | |||
Heriotza herria: | San Juan Ixtayopan, Mexiko Hiria (![]() | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,94 m |
2001ean Asegarce enpresarekin profesional bilakatu zen; Mexikoko lehen pilotari profesionala izan zen. 2010eko Munduko Pilota Txapelketan zilarrezko domina bi lortu zituen, buruz burukoan eta binakakoan.[2] Mexikoko txapeldun izan zen urtero, 2007tik 2014ra bitartean.[3]
2015eko maiatzaren 7an bere buruaz beste egin zuen, buruan tiroa jota.[3]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Gogorza, Óscar. (2001-17-12). «Mexicano, pelotari y transgresor» El País.
- «México consigue tres medallas de oro en el Campeonato Mundial de Pelota Vasca» La Jornada 2010/10/11.
- (Gaztelaniaz) «Se suicida campeón de frontón a mano Fernando Medina “Momo”», El Pulso de San Luis, 2015-05-07.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.