Fernando Marías
Fernando Marías Amondo (Bilbo, 1958ko ekainaren 13a - Madril, 2022ko otsailaren 5a) idazle bizkaitarra izan zen. Luis Marías zinema gidoigilea anai txikia izan zen.
Fernando Marías | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fernando Marías Amondo |
Jaiotza | Bilbo, 1958ko ekainaren 13a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2022ko otsailaren 5a (63 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria |
fernandomarias.com | |
Biografia
1975an Madrilera joan zen zinema ikastera, eta harrezkero Madrilen bizi izan zen. Bideo ekoiztetxe bat sortu zuen, publizitatean lan egin zuen, eta telesailetarako gidoiak idatzi zituen, eleberrigintzan buru-belarri hasi baino lehen. Bere lehen eleberriarekin, Luz Prodigiosa (1990) izenburukoarekin, Barbastro Hiria saria jaso zuen. Horrek idazten jarraitzera animatu zuen. Sari asko irabazitakoa izan zen: Nadal (2001), Dulce Chacón (2004), Sevillako Ateneoa (2005) eta Haur eta gazte literaturako Sari Nazionala (2006), besteak beste.
Bibliografia
- La luz prodigiosa (1990)
- Esta noche moriré (1992)
- Páginas ocultas de la historia (1997), Juan Bas idazle bilbotarrekin batera idatzia.
- Los fabulosos hombres película (1998)
- El niño de los coroneles (2001)
- La batalla de Matxitxako (2001)
- La mujer de las alas grises (2003)
- Invasor (2004)
- Cielo abajo (2005)
- El mundo se acaba todos los días (2005)
- Zara y el librero de Bagdad (2008)
- Todo el amor y casi toda la muerte (2010)
- El silencio se mueve (2010)
- La isla del padre (2015)
- Arde este libro, (2021)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko idazle erdaldunak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.