Fernando Lázaro Carreter
Fernando Lázaro Carreter (Zaragoza, 1923ko apirilaren 13a - Madril, 2004ko martxoaren 4a) espainiar hizkuntzalaria izan zen.
Fernando Lázaro Carreter | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Zaragoza, 1923ko apirilaren 13a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Madril, 2004ko martxoaren 4a (80 urte) | ||||
Heriotza modua | : organo anitzeko disfuntzio-sindromea | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea Zaragozako Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Miguel García-Posada (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Irakaslea(k) | José Manuel Blecua Teijeiro (en) Francisco Ynduráin Hernández Dámaso Alonso Eugenio Frutos (en) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | hizkuntzalaria, kazetaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, literatura-kritikaria, filologoa eta erromanista | ||||
Lantokia(k) | Heidelberg | ||||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Texasko Unibertsitatea Austinen Tolosako Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitate Autonomoa Sorbona | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Real Academia Española Colegio Libre de Eméritos (en) | ||||
Bizitza
Salamancako eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izan zen. Irakasle laguntzaile eta irakasle bisitari izan zen Europa eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. 1972az geroztik, Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española, RAE) kide izan zen eta, 1991tik 1998ra bitartean, bi aldiz aukeratu zuten akademiako zuzendari. Kargu horretan jardun zen urteetan, aldaketa handia izan zuten Akademia barruko lanek, ikerketa lexikografikoak eta hiztegi berriak sortzeko datu-base informatikoen erabilera bultzatu baitzen, besteak beste.
Haren lanen artean, honakoak aipagarriak dira: Cómo se comenta un texto literario (1957, Nola egin literatura-testu baten kritika); Diccionario de términos filológicos (1963, Hitz filologikoen hiztegia); Estilo barroco y personalidad creadora (1966, Estilo barrokoa eta nortasun sortzailea); Lazarillo de Tormes en la Picaresca (1973, Tormesko itsumutila Pikareskan); Estudios de poética (1976, Poetika-ikerketak); Estudios de Lingüística (1980, Hizkuntzalaritza-ikerketak). 1997an El dardo en la palabra (Gezia hitzean) liburua argitaratu zuen, gaur egungo espainieraren erabileran aurkitzen diren aldrebeskeriei buruz hainbat egunkaritan idatzitako artikuluen bilduma, irakurleen artean arrakasta handia izan zuena. Espainian eta nazioartean sari ugari irabazi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.