Fernando Higueras
Fernando Higueras (Madril, 1930 - Madril, 2008ko urtarrilaren 30a) espainiar arkitektoa izan zen.
Fernando Higueras | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1930eko azaroaren 26a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2008ko urtarrilaren 30a (77 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizitza
Madrilen egin zituen ikasketak. Artezalea izanik, pintura-, eskultura- eta argazki-lehiaketa eta erakusketa askotan parte hartu zuen, baita sari eta aipamen asko jaso ere. Antonio Fernández Alba, Antonio Vázquez de Castro, Francisco Íñiguez de Onzoño, Antonio Miró, Juan Daniel Fullaondo eta Rafael Moneorekin batera, Madrilgo Eskola mugimenduko kide izan zen, baina irizpide batasunik ezean, taldeak ez zuen lan askorik egin.
Egin zituen lanen artean, aipagarriak dira, adibidez, lehenengoen artean, Hamar artistentzako etxeak (1960) eta Lucio Muñozen etxea (1962-1963). Bigarren horretan, Antonio Miróren lankidetzarekin egina, oso jarrera oparoa eta barrokoa erakutsi zuen, materialen erabilerari dagokionez. Beste obra batzuetan formaren adierazpenari eman zion lehentasuna, mugimendua birsortuz (1065, Madrilgo Zaharberritze Lanetarako Etxea), edo hormigoia espresionismoaren ezaugarrien arabera erabiliz (1967-1975, Militarren patronaturako etxebizitzak).
Espainiatik kanpo egindako lanen artean, aipagarriak ditu, adibidez, Monte-Carloko erabilera anitzetarako eraikuntza (1969) edota Abu Dhabiko denda eta etxebizitza auzoak (1980). Parque del Sol Guadalminako turismoguneak eta Ocharan etxeak muntaketa estrukturalaren aberastasuna erakusten dute. Hirigintza lanetan ere sari asko irabazitakoa da. Aipagarria da, beste lan askoren artean, Lanzaroteko hirigintza proiektua (1969, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan erakusgai).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Higueras |