Fernando Eskoriatza plaza
Fernando Eskoriatza plaza, XVI. mendeko eskoriatzar medikuaren omenez hala deitua, Eskoriatzako plaza nagusia da. Herriaren erdialdean dago.
Plazako eraikin garrantzitsuak
Plazan dago Eskoriatzako egungo udaletxea, Eskoriatza herri independente bihurtu zenetik herriak izan duen hirugarren udaletxea. Oraingoaren aurreko udaletxea ere, plazan zegoen. Kultur etxea ere bertan dago. Eta, garai batean, Jose Arana Eskolak ere plaza horretan egon ziren, harik eta, 2004 aldean, eskola haiek bota eta toki berean etxebizitza multzoa eraiki zuten arte.
Antzinako erabilera
Antzina, XX. mendearen hasieran edo XIX.aren amaieran, orain bezala, plaza nagusia zen. Baina, gaur ez bezala, toki itxia zen, ondoren, Jose Arana Eskolak egon ziren tokian. Gainera, herri kiroletarako erabiltzen zen. Bai eta lastoa garraiatzeko eta beste nekazaritza lan batzuetarako ere.
Jaiak
San Joan jaietan, plazan altxatzen dute makal enborra. Gainera, urte askoan, plaza honetan Jose Arana eskolen eraikina egon izan den bitartean, herriko jai patronalak diren San Petri jaietako su artifizialak, eraikin horretatik bota izan dira. Horretaz gain, plazan bertan dagoen egungo udaletxetik, urtero, pertsona batek egiten du San Pedro jaietako pregoia.
Kale eta auzo mugakideak
Plazaren iparrekialdeko zatitik aurrera, Hidalga kalea hedatzen da. Plazaren ondoan dagoen jubilatuen elkartetik, Gernika plazara iristen da. Errepidearen beste aldetik, Gaztainadui kalea hedatzen da. Azkenik, lehen Jose Arana eskolak egon ziren tokiaren atzean, Txistularien plaza deritzona dago. Gaur egun Inkernu tabernaren ondoan dagoen pasabide batetik, gainera, Olazar kalera iristen da, pasabide hau igarotzerakoan, Bolibar ibaia zeharkatzen delarik.