Fernando Cossio
Fernando Cossio (San Martin de Villafufre, Kantabria, 1960ko azaroaren 14a) kimikaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da. Kimika organikoaren eta Modelizazio Molekularraren alorrean ekarpen nabarmenak egin ditu.[1]
Fernando Cossio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Martín de Villafufre, 1960ko azaroaren 14a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Guillermo Roa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Ikerbasque Euskal Herriko Unibertsitatea (1988ko otsaila - |
Bere lanaren ardatza karbono-karbono loturen erreakzio periziklikoak eta eraketa izan da, bai konputazionalki bai metodologia esperimentalen bidez. Arlo horretaz gain, onkologian erabilgarriak diren molekula bioaktiboen diseinu eta sintesi kimikoan ere lan egiten du, minbiziaren tratamendurako farmakoen aurkikuntzan eta sintesian bereziki interesatuta.[1]
Ibilbidea
Fernando Cossío Kimika Zientzietan lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean (1982) eta Kimika Zientzietan doktorea UPV/EHUn (1986). Talenceko CNRSn (Okzitania) eta UCLAn (AEB) ikerketa-egonaldiak egin ondoren, 1988an Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatean sartu zen, eta bertako katedraduna da 2002tik.[1]
Cossío irakaslea oso inplikatuta egon da Euskadin zientziaren aurrerabidean eta kudeaketan, eta hainbat kargu bete ditu, Kimika Zientzien Fakultateko dekano gisa (1999-2001) eta UPV/EHUko Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreorde gisa (2001-2003). Gaur egun, 2009tik aurrera, Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioko zuzendari zientifikoa da.[2]
Ikerketa-gaiak
Zientzialari gisa, Cossio irakaslea nazioarteko erreferentetzat har daiteke Diziplina Anitzeko Kimikan. Jatorrian kimikari organiko sintetikoa izanik, arazo zientifikoen enfokea ikuspegi kimiko posible guztien arabera lantzen du, erreakzioan inplikatutako oinarrizko mekanismoa hobeto ulertzea eta erreakzioan aldaketak nola egin daitezkeen ulertzea bilatuz, arazoarentzat emaitzarik onena lortzeko helburuarekin eta garatzen duen zientzia bikainaren balizko aplikazioak bilatuz. Jarrera horren ondorio garrantzitsu bat patente ugari izatea eta horiek spin-off enpresak sortzeko erabiltzea da, tumore-tratamendu desberdinetan aplika daitezkeen konposatuak lortzeko.[1]
Azkenik, Cossio irakaslearen azken aldiko lanak funtsezko ondorioak ditu, ez bakarrik Kimikan, baita Zientzian eta, ziur asko, unibertsoaren gure kontzeptuan eta ulermenean ere. Gaur egungo fisikako ikerketaren funtsezko gai bat konpontzera bideratutako lan honek (neutrinoa bere partikula propioa izan daitekeela, alegia) Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) Synergy Grant saria jaso du aurten.[1]
Sariak eta errekonozimenduak
- 2021: Euskadi Ikerkuntza Saria.[1]
- 2021: Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) Synergy Grant saria.
Erreferentziak
- Irekia. «Irekia - Fernando Cossio kimikariarentzat 2020ko Euskadi Ikerkuntza Saria» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
- Urruzola Arrate, Manex. (2012). Fernando Cossio. Ikerbasqueko presidentea. Egungo ikertzaileen curriculumak askoz hobeak dira, eta lehiakortasuna eta presioa, gero eta handiagoak" ,. Elhuyar.
Kanpo estekak
- Fernando Cossio. Ikerbasqueko presidentea. Egungo ikertzaileen curriculumak askoz hobeak dira, eta lehiakortasuna eta presioa, gero eta handiagoak" Manex Urruzola Arrate, Elhuyar Zientziaren Komunikazioa, 2012